Udalen APP-ak. Erabilgarriak diren aplikazio mugikorrak

App hauen bidez, Udal edo erakudeen albisteak eta herriko agenda kontsultatu ahal izango dituzu. Gainera, herritarrek, tramiteak egin, galderak, kexak eta iradokizunak ere zuzenean bidali ahal izango dute.

Appa hi!

Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa! Hitanoa, alokutiboa, toka eta noka. Badakizu zer diren? Oraintxe daukazu aukera ikasteko Badihardugu Elkartearekin elkarlanean garatutako proiektua, Oñatiko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin Etorkizunean beste herri batzuetako hitanoak lantzeko asmoarekin.

EuskarAbentura

EuskarAbentura espedizioaren aplikazioa egin dugu. Aplikazioan, etapen eta partaideen informazioa ematen da, irudiak eta bideoekin aberasturik. Gainera, bestelako sareetan zabaltzen ez diren eduki esklusiboak partekatzen dira aplikazioan. Aplikazioa Android zein iOS sistema eragileentzat egin dugu, Ionic frameworka erabiliz.

Egunean Behin

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!

Irakurri Dut, Elkar

Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke Elkar Fundazioarentzat egindako aplikazioa: Irakurri Dut. Norberak irakurritakoak apuntatzeko, eta beste irakurleen zaletasun eta iruzkinak jakiteko balio du. Era berean, gamifikazio osagaiak ditu, Elkarrek erosketa bonoak banatzen dituelarik hilero aplikazioaren bitartez.

TBX

TBX (te-be-ixa) ekimenean euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat jasotzen dugu. Eguneko, asteko, hilabeteko eta urteko ranking aldakorrak eskaintzen ditugu. Webgunea izateaz gain, aplikazioa ere eskaintzen dugu Android zein iOS sistementzat.

Katedra aplikazioa

EHU/UPVren Kultura Zientifikoko Katedrarentzat egin genuen aplikazio honek albisteak, ekitaldiak, bideoak, podcast-ak eta beste hainbat eduki jasotzen ditu. Aplikazioa Android eta iOS mugikorrentzat dago eskuragarri.

Goiena aplikazioa

Goiena komunikazio taldearen aplikazio berriak garatu ditugu, Android eta iOS gailuetan erabili daitezkeenak.

Erran.eus aplikazioa

Erran.eus atariaren mugikorrentzako aplikazioa garatu dugu, Android zein iOS sistema eragileekin erabiltzeko modukoa.

Baleike aplikazioa

Baleike.eus hedabideak Zumaiako albisteak jasotzen ditu. Haien webgunea egiteaz gain mugikorretarako aplikazioa garatu dugu baita ere, iOS eta Android sistema eragileetan.

Anboto aplikazioa

Durangaldeko albisteak lantzen dituen Anboto hedabidearen aplikazio mugikorra garatu dugu, iOS eta Android sistema eragileentzat.

Zurean APP

Zurean tokiko informazioaren agregatzaile bat da. Norbere herriko hainbat informazio eskaintzen ditu zerbitzuak: eguraldia, albisteak, agenda, gida, mapa, garraioak eta abar. Android eta iOS sistema eragileentzat dago prestatua.

Mugikaria

Mugikorrean albiste interesgarrien selekzio bat eskaintzen duen app bat da Mugikaria. HTML5ean garatua dago eta Android zein iOS plataformetan eskuratu daiteke.