Tagzania, eguneroko joko berria
Proiektu hau ikusi: https://tagzania.com/
Jokoaren funtsa da Euskal Herriko eta munduko tokiak, mapa batean identifikatzea. Puntuak lortzen dira segun gertutasuna eta azkartasuna, eta horrekin sailkapenak osatzen dira (egunekoa, astekoa eta hilabetekoa), orokorki zein taldeka.
Geoguessr edo Openguessr bezalako mapa-jokoekin antza du Tagzaniak, baina edukia zaindu egin da, errepide galduak izan beharrean, Euskal Herriko eta munduko toki esanguratsuak dira Tagzanian erakusten direnak.
Wikipediako datu libreak berrerabili dira tokiak identifikatzeko, eta emaitza ikustean, erabiltzaileak eskura izango du euskarazko Wikipediako esteka, toki bakoitzaz gehiago jakiteko. Tagzaniako mapak erakusteko OpenFreeMap erabili da. Aplikazioa hurrengo estekan deskargatu dezakezue: