GUKA aurkeztuko da astelehenean

2024/05/17

Komunikazioaren digitalizazioari osotasunean erantzun ahal izateko eta txikien arteko indarrak batzeko, GUKA aurkeztuko da astelehenean Azpeitian. Urola kostako komunikabideek batuta, hiru hanka dakarren estrategia berriarekin: marka eraldaketa, eskaintza berria, eta kidetzeko formula berria.

+

Erasmus+: europar irakasleen bisita gure bulegora

2024/05/08

Gaurkoan, Danimarka, Finlandia, Alemania eta Herbeheretatik etorritako Lanbide Heziketako irakasleak hartu ditugu CodeSyntax-en, Erasmus+ programaren barruan antolatutako bisita batean. Beraien helburua da gure lana ezagutu eta ikasleek gurekin izan dezaketen esperientzia hobeto ulertzea.

+

Webgune eta aplikazio aurreratuak ETEentzako

2024/04/24

Industria eta zerbitzu sektoreko ETEentzako webguneak eta aplikazioak garatzea gure espezialitatea era bada. Azken hilabetean Pixel Sistemas, Vicente Berrizbeitia SL, edo Developair Technologies bezalako enpresentzako proiektuak egin ditugu, beren jardunari balio erantsia emanez.

+

Berrikuntza eta Komunitatea ospatzen: World Plone Day 2024

2024/04/23

Apirilaren 17an, gure komunitate globalak World Plone Day ospatu zuen, Python-en oinarritutako kode irekiko edukiak kudeatzeko sistema honen garrantzia nabarmentzen duen ekitaldia. Web gune seguruak garatzeko tresna boteretsua izateaz gain, Plone hobetzen laguntzen duten garatzaile, diseinatzaile eta erabiltzaileen komunitatea ere bada Plone.

+

Egunean Behin: 5 urte, 220.000 jokalari eta 50 milioi partida

2024/03/08

Duela 5 urte plazaratu zuen CodeSyntax enpresa eibartarrak EGUNEAN BEHIN, mugikorrerako galdera erantzunen joko ezaguna, eta 220.000 jokalari, 14 denboraldi, 160 aste eta 50 milioi partida baino gehiago izan ditu Egunean Behin-ek 5 urte hauetan. Euskarazko Kultura Digitala bultzatzen lagundu du, eta urteurrena ospatzeko kamiseta esklusiboak zozketatu ditu bere 5. urteurrenean.

+

HEKIMEN elkartearen 2024 urteko batzarra

2024/03/01

Gaur goizean Sustatu bidez kide garen Hekimen Elkartearen batzarrean izan gara eta 2024 urterako plangintza eta aurrekontua onartzeaz gain, euskarazko komunikabideen egoeraren inguruko irakurketa zabaldu nahi izan da.

+

ABIAN 2024 Debabarreneko VI. Lanbide Heziketa Azoka

2024/02/26

ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin gauzatzen da eta aurten ere, CodeSyntaxek, azokaren VI. edizioan parte hartzen du babesle eta enpresa laguntzaile moduan. Azoka, SD Eibar klubeko instalazioetan izango da, Ipuruako aparkalekuan.

+

ADAGIO: Adimen Artifizial sortzailean oinarritutako konponbide batean elkarlanean

2023/12/27

Eremu espezifikoetara molda daitekeen testua automatikoki sortzeko sistemetan interesatuta gauden enpresa-partzuergoa Adimen Artifizial sortzailean ari gara elkarlanean. Horrela, CodeSyntax-ek parte hartzen duen partzuergoak "ADAGIO - testu egokitua sortzeko AA sortzailean oinarritutako soluzioa" izeneko I+G proiektuan dabil lanean, bezeroentzat edo euskara bezalako hizkuntza espezifikoentzat irtenbide espezializatu, egokitu eta pertsonalizatuak garatzeko.

+