2024/04/24
Industria eta zerbitzu sektoreko ETEentzako webguneak eta aplikazioak garatzea gure espezialitatea era bada. Azken hilabetean Pixel Sistemas, Vicente Berrizbeitia SL, edo Developair Technologies bezalako enpresentzako proiektuak egin ditugu, beren jardunari balio erantsia emanez.

Gaur egun, enpresa txiki eta ertainek (ETEek) teknologia berrien integrazioa beharrezkoa dute lehiakortasuna mantentzeko. Gure enpresak, hainbat industriaren eta zerbitzu sektoreko ETEentzat webguneak eta aplikazioak garatzeko espezializazioa du, euren beharrak asetuz eta teknologiaren bidez haien negozioak hobetuz. Horrela, azken hilabetean PLM software sistemetan aditua den Pixel Sistemas,  kalitate handiko piezak egiten dituen Vicente Berrizbeitia SL, desfibriladore-ekipoetan espezializatutako den Bexen cardio (Osatu S.Coop.) edo software txertatuan berritzaile den Developair Technologies bezalako enpresentzako proiektuak egin ditugu.

Gure ikuspegia da teknologia ez dela soilik tresna bat,  negozioaren garapenaren eta hazkundearen motor bat ere bada. Horregatik, gure bezeroekin hurbileko harremana mantentzen dugu, euren beharrak zehatz-mehatz ulertuz eta soluzio pertsonalizatuak eskainiz, euren jardueran eragin positibo handiena izan dezan.

Azken finean, gure helburua da ETEek beren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezaten, teknologia berriak modu eraginkorrean integratuz. Horrela, euren lehiakortasuna hobetzen laguntzen dugu, eta, aldi berean, gure eskualdeko ekonomiaren garapena bultzatzen. Hau guztia, Euskal Herrian kokatutako enpresa gisa, gure hizkuntza eta kulturarekiko konpromisoarekin batera, teknologiaren bidez gure bezeroen eta gizartearen ongizaterako lan egiten dugu.

Eta ez bakarrik ETE enpresa txiki eta ertainekin, industria, enpresa eta erakundeetan transformazio digitalaren prozesuetan laguntzen dugu   Urteak dira CodeSyntaxen hainbat lankidetza proiektu ireki ditugula industriaren transformazio digitalaren esparruan. Hemen aurkituko dituzu zenbait erreferentzia.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek