Kudeaketa Aurreratua EUSKALIT-en eskutik: berrikuntzak eta estrategiak

2024/05/21

EUSKALIT-en Kudeaketa Aurreratuaren Ereduak aldaketa batzuk jaso ditu azken urtean, erakundeen kudeaketa hobetzeko asmoz. Aldaketa hauek, berrikuntza, estrategia, bezeroen kudeaketa eta gizarte erantzukizuna hobetzeko helburuarekin egindakoak dira. Horren berri izan eta aplikatzeko, Ebaluatzaile Klubeko Birziklatze saioa izan dugu gaur goizean Donostiako Parke Teknologikoan.

+

2023, ekitaldi eta lorpen garrantzitsuekin betetako urtearen laburpena. Eskerrik asko!

2024/01/09

Bukatu berri den 2023. urtea, ekitaldi eta lorpen garrantzitsuz betetako urtea izan da CODESYNTAXen, eta partekatu eta eskertu nahi dizuegu. Eta 2024. urteari begira hobetzea espero dugula adierazi ere bai. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik!

+

Eraldaketa digitalaren estrategia industria enpresa eta erakundeetan

2023/10/23

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Degebesak antolatutako "Digitalizazioa doitasun-tresna gisa" jardunaldiaren barruan, non 60 enpresa eta erakundek baino gehiagok parte hartu duten, "Eraldaketa digitalaren estrategia enpresa industrial txiki eta ertainetan" izeneko eztabaidan parte hartu dugu.

+

Bezeroaren fideltasuna eta gogobetetasuna. Gure NPS-a (Net Promoter Score)

2023/02/09

Bezeroen asebetetzea eta fideltasuna neurtzeko EUSKALIT-ek martxan duen Behatokian irizpide interesgarri batekin topo egin dugu: azken urteetan modan dagoen NPS (Net Promoter Score) adierazle sintetikoaren inguruan. Neurketa metodoari egozten zaizkion onurak badituzte kritika batzuk, baina zorionez gure balorea ez da batere txarra.

+

CodeSyntax-ek Kudeaketa Aurreratuko "A" Aintzatespena jaso du

2022/12/14

CodeSyntaxek Kudeaketa Aurreratuaren "A" aintzatespena jaso du gaur arratsaldean Kursaal Jauregian izandako galan. Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak saritzen dira sari honen bitartez, Kudeaketa Aurreratuko Klubera sartzeko aukera ematen du eta pizgarria da gure enpresaren kudeaketan eta egunerokotasuna hobetzen jarraitzeko.

+

Zure zain gaude LIBRECON 2022an. Bilbo azaroaren 15-16

2022/10/21

"Reinventig Openness" lemapean , ESLE Euskadiko software libreko enpresen elkartetik LIBRECONen edizio berri bat antolatzen ari gara Bilbon, Euskalduna Jauregian, azaroaren 15ean eta 16an. Bertan izango gara eta gonbidatuta zaude bisita egitera.

+

EUSKALIT, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren araberako ebaluazioa

2022/09/28

Enpresa aurreratua, berritzailea, zerbitzu eta produktu arrakastatsuak eta balorekoak eskaintzen, gizarteari ekarpenak egiten, pertsonak inplikatuekin..., izateko, kanpo EBALUAZIO egunak izan ditugu bi aste hauetan. Eskerrik asko bidelagun diren EUSKALIT - Kudeaketa Aurreratua eta ebaluazio-talde osoari!

+

HIRI LABS, Bilbao As Fabrik-eko hiri laborategiak Zorrotzaurrren

2022/02/10

Zorrotzaurrren kokatuta dagoen "Bilbao As Fabrik" delakoan, HIRI LABS izeneko hiri-laborategi multzoa sortzen ari da. Ikaskuntza eta ezaguera partekatzea, ekimen bateratuak proiektatzea eta berrikuntzaren inguruan komunitatea sortzea dira helburuak. Hasieratik, CodeSyntaxek bat egin du proiektuarekin eta gure ekarpentxoa, gure esperientzia eta proiektu berriak sortzeko gure gogoa gehitzen diogu.

+