Plone, Python eta irisgarritasuna: ONCErekin 7 urteko elkarlan digitala

2025/04/25

Elkarlanean, irisgarritasuna eta teknologia bateragarri bihurtzen CodeSyntaxen, harro gaude ONCErekin azken 7 urteotan partekatu dugun ibilbideaz: elkarrekin ari gara irisgarritasun digitalaren alde lanean, software librean oinarritutako soluzio aurreratuak garatuz.

+

2024: sendotzea, berrikuntza eta jasangarritasunarekiko konpromisoa

2025/01/17

2024 urte ona izan da CodeSyntax-en, gure proiektu propioak sendotu eta bezeroentzako proiektu garrantzitsuak garatu ditugu, taldea sendotu eta etengabeko hobekuntzaren esparruan aurrera egitea, hala nola I+G+b proiektu berritzaile eta anbiziotsuetan aurrerapenak lortu ditugu. Gainera, gure aliantza estrategikoak indartu ditugu eta ekimen berrien bidez, jasangarritasunarekin dugun konpromisoa berretsi dugu.

+

DOK Summit 2024. Teknologia irekien bidez etorkizun berria eraikitzen

2024/11/13

Ezagutza ireki eta digitalaren etorkizuna aztertzeko aukera paregabea izan dugu azaroaren 11n eta 12an Euskalduna Jauregian ospatu den DOK Summit-en, Digital Open Knowledge. Beste behin, oraingoan lasaiago eta ardura gutxiagorekin, aktiboki parte hartu dugu, teknologia irekien komunitatearekin dugun konpromisoa erakutsiz.

+

Azaroan zehar gako diren ekitaldietan berrikuntza teknologikoa sustatzen

2024/11/04

Adimen artifizialetik software librearen gailurreko ekitaldietaraino Brasilen, gure sektorean ezagutzak trukatu eta teknologiaren azken berrikuntzak lantzeko gertaeraz beteta dagoen hilabete honetarako prestatzen ari gara CodeSyntax-en. Horrela, azaro honetan, ekitaldi askotan partaide eta babesle izango gara, komunitate teknologikoetan gure parte-hartzea indartzen.

+

Kudeaketa Aurreratua EUSKALIT-en eskutik: berrikuntzak eta estrategiak

2024/05/21

EUSKALIT-en Kudeaketa Aurreratuaren Ereduak aldaketa batzuk jaso ditu azken urtean, erakundeen kudeaketa hobetzeko asmoz. Aldaketa hauek, berrikuntza, estrategia, bezeroen kudeaketa eta gizarte erantzukizuna hobetzeko helburuarekin egindakoak dira. Horren berri izan eta aplikatzeko, Ebaluatzaile Klubeko Birziklatze saioa izan dugu gaur goizean Donostiako Parke Teknologikoan.

+

2023, ekitaldi eta lorpen garrantzitsuekin betetako urtearen laburpena. Eskerrik asko!

2024/01/09

Bukatu berri den 2023. urtea, ekitaldi eta lorpen garrantzitsuz betetako urtea izan da CODESYNTAXen, eta partekatu eta eskertu nahi dizuegu. Eta 2024. urteari begira hobetzea espero dugula adierazi ere bai. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik!

+

Eraldaketa digitalaren estrategia industria enpresa eta erakundeetan

2023/10/23

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Degebesak antolatutako "Digitalizazioa doitasun-tresna gisa" jardunaldiaren barruan, non 60 enpresa eta erakundek baino gehiagok parte hartu duten, "Eraldaketa digitalaren estrategia enpresa industrial txiki eta ertainetan" izeneko eztabaidan parte hartu dugu.

+

Bezeroaren fideltasuna eta gogobetetasuna. Gure NPS-a (Net Promoter Score)

2023/02/09

Bezeroen asebetetzea eta fideltasuna neurtzeko EUSKALIT-ek martxan duen Behatokian irizpide interesgarri batekin topo egin dugu: azken urteetan modan dagoen NPS (Net Promoter Score) adierazle sintetikoaren inguruan. Neurketa metodoari egozten zaizkion onurak badituzte kritika batzuk, baina zorionez gure balorea ez da batere txarra.

+