2024/11/04
Adimen artifizialetik software librearen gailurreko ekitaldietaraino Brasilen, gure sektorean ezagutzak trukatu eta teknologiaren azken berrikuntzak lantzeko gertaeraz beteta dagoen hilabete honetarako prestatzen ari gara CodeSyntax-en. Horrela, azaro honetan, ekitaldi askotan partaide eta babesle izango gara, komunitate teknologikoetan gure parte-hartzea indartzen.

Azaro honetan, CodeSyntax-entzat garrantzitsu diren ekitaldietan parte hartuko dugu, etengabeko berrikuntza, lankidetza eta garapen teknologikoarekiko gure konpromisoa indartuz.

Azaroaren 7an, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) 2024an izango gara. IEBren XIII. edizioan egongo gara Donostian, non adimen artifizial sortzailea izango den gai nagusia. Foro hau aukera bikaina da informatikan AAren eragina sakonki aztertzeko eta teknologia honek etorkizunean seguruenez ekarriko dituen erronka eta aukerak esploratzeko. Urtzi Odriozola Gure lankideak "LibreTranslate itzultzaile neuronalari euskara irakatsi diogu". azalduko du. Gainera, Ion Lizarazu eta Iker Martinez lankideok  IEB 2024an parte hartuko dute ere bai.

IEB 2024 kartela - Adimen Artifizial Sortzailea

Azaroaren 11n eta 12an, DOK Summit 2024 "Digital Open Knowledge" konferentzian parte hartuko dugu, sortzaileak garen ESLE-k, software libreko enpresen elkarteak antolatuta,  partaide garen GAIA clusterraren laguntzaz.  Ekitaldi hau ezinbestekoa da software librean eta teknologia irekietan egungo eta etorkizuneko joerak eztabaidatzeko, sektorean soluzio berritzaileak sustatzeko.  Garatzen dugun teknologia libreetan gure rol aktiboa nabarmentzen. Josu Azpillaga, Mikel Larrreategi eta Eneko Astigarraga-k hartuko dute parte DOKen 

Azaroaren 26an eta 27an, "Hizkuntzen Irabazia 2024"n parte hartuko dugu, "Benefits of Language Industry in the Economy" kongresuan alegia. Partaide eta sortzaile garen LANGUNEk antolatuta, h "Hizkuntzen Irabazian" parte hartuko dugu, hizkuntza-aniztasuna eta teknologia jorratzen dituen ekitaldi batean. Foro honek teknologia berriak nola erabil daitezkeen azpimarratzen du hizkuntza-komunitateak ahalduntzeko eta kultura-trukea errazteko. Gure lankide Luistxo Fernandez parte hartuko du entretenimendu-industriaren digitalizazioaren inguruan mintzatuko den foroan (bideo-jokoak, etab.) Harro Hallmann, Bund Deutscher Nordschleswigerreko, Jörg Hübner eta Adam Edwards, Tininteko komertzial arduradunarekin batera.

Hizkuntzen_Irabazia.png

Azaroaren 25etik abenduaren 1era, Brasileko Brasilia hirian PLONECONF 2024 ospatuko da. Iaz CodeSyntaxek antolatutako PloneConf 2023ari jarraipena emanez, Brasilgo Brasilia hirian ospatuko den PLONECONFen parte hartu eta babestuko dugu. Topaketa hau Plone komunitatearentzat funtsezkoa da eta software librearen komunitate zaleentzat ekitaldi nabarmena ere bada, kode irekiko CMS munduko lankidetza eta berrikuntza ospatzeko espazioa eskaintzen duelarik. Gure lankideak Mikel Larreategi, Plone Foundationeko zuzendaritza-batzordeko kidea, eta Lur Ibargutxi konferentzian parte hartuko dute, hitzaldiak emanez eta prestakuntza eskainiz.

Multilingual Plone Volto talk Mikel Larreategi Ploneconf 2024

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Berriro ere, gure ekarpena eta gure teknologiaren bidez berrikuntza eta garapen iraunkorra sustatzeko dugun konpromisoa mantentzen eta eguneratzen saiatuko gara.

Software librearen, eleaniztasunaren eta Python teknologian gure presentzia indartu eta teknologien inguruko gure ikuspegia partekatu nahi dugu. Batez ere Python, Django, Plone, Volto... bezalako teknologietan eta aldi berean, haien inguruan ikasten jarraitu nahi dugu. Gaia interesatzen bazaizu, jarraitu gure sare sozialak edo ipini harremanetan gurekin,

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek