2025/09/12
Urriaren 13tik 19ra, PLONECONF 2025 ospatuko da Finlandiako Jyväskylä hirian. Urtero bezala, CodeSyntax han izango da, Plone komunitatearen topaketa garrantzitsuenetako batean parte hartzen, gure ezagutza, esperientzia eta ikuspegia partekatzeko asmoz.

PLONECONF da Plone CMS inguruko nazioarteko konferentziarik garrantzitsuena da, eta urtero biltzen ditu garatzaile, diseinatzaile, erabiltzaile eta software librearen zale globalak. 2007az geroztik PloneConf topaketetan parte hartu dugu, 2023ko edizioa antolatu genuen, 2024koa Brasilian bizi izan genuen, eta 2025ean ere han izango gara, oraingoan Finlandian, Jyväskylä hirian, beste behin ere hizlari eta komunitateko eragile aktibo gisa.

Aurtengo edizioan, Mikel Larreategi, Lur Ibargutxi eta Ion Lizarazu izango dira CodeSyntax-en ordezkariak Jyväskylän. Komunitateari beren ezagutza eta esperientzia eskainiko diote. Esaterako, Mikel Larreategik hitzaldi hau eskainiko du: "How We Deploy Cookieplone Based Projects", non azalduko duen nola ezartzen ditugun CookiePlone oinarritutako proiektuak, eta arkitektura honek eskaintzen dituen abantailak zenbait egoera konplexu eta pertsonalizaturako.n. Hitzaldiaren laburpena hemen

 

PLONE, proiektu erreal eta estrategikoetan

Gure parte-hartzea ez da ikuspegi teorikoan geratzen. CodeSyntax-en urteak daramatzagu Plone, Python, Django eta Volto teknologietan oinarritutako proiektu estrategiko eta errealetan lan egiten, goi-mailako erakundeei lagunduz beren eraldaketa digitaleko prozesuetan.

Adibide esanguratsu batzuk:

  • Europako agentziak, hala nola OSHA, ENISA edo Europako Ingurumen Agentzia (EEA): Emission Review Tools eta Copernicus Land Monitoring Service bezalako tresnekin.

  • ONCE eta bere ekosistema: Fisioterapia Unibertsitate Eskolaren webgunea, Museo Tiflologikoa edo Perro Guía Fundazioa, besteak beste.

  • ULMA taldea bezalako industria-enpresak, soluzio jasangarri eta pertsonalizatuak garatuz.

  • Erakunde publiko, kultural eta akademikoak: Institut Culturel Basque, Kultura Ministerioa (Auditorio Nacional), hainbat udaletxe eta unibertsitate (DIPC, Extremadurako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, IMH, IKASLAN, INDEUS...).

 

Ezagutza partekatu eta komunitatea indartu

PLONECONF 2025ean parte hartzeak indartu egiten du CodeSyntax-ek software librearen bidez berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa. Ezagutza komunitate globalarekin partekatu, eta garapen jasangarri, eleaniztun eta elkarlanean oinarritua bultzatu nahi dugu.

Plone, Volto, Python eta Django bezalako teknologietan dugun gaitasuna handitzen jarraituko dugu, eta uste dugu Finlandiako hitzordu hau aukera paregabea izango dela gure ekarpenak erakusteko eta beste profesionalengandik ikasteko.

Plone mundua interesatzen bazaizu edo gure esperientzia eta soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarrai iezaguzu sareetan edo jarri gurekin harremanetan. Gustura partekatuko dugu bidaia hau zurekin!

PloneConf_2025_2.jpeg

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek