2023/03/14
TOKIKOM tokiko hedabideen sarearekin garatu dugun TOKIKOM Plataforma digital zentralean oinarrituriko webguneak publikatzen dihardugu azken urteetan. Dagoeneko 26 toki komunikabidek erabiltzen dute Python eta Django-n garatu dugun Tokikom Plataforma Digitala.

Tolosaldeko 28 Kanalak eta Goierriko Goierri Irrati-Telebistak goitik behera eraberritu dituzte haien webguneak eta, atzotik, TOKIKOM tokiko hedabideen sarearekin batera garatu dugun TOKIKOM Plataforma erabiliko dute haien hedabideen edizio digitalaren oinarri gisa.

Euskarazko 60 toki komunikabidek osatzen dute TOKIKOM sarea eta hedabide horiei Interneten publikatzeko plataforma bateratu bat garatu genuen, Tokikomekin elkarlanean, 2013. urtean. Harrezkero, ia 30 hedabidek darabilte plataforma zentral berbera, tokiko hedabideek Interneten argitaratzeko behar dituzten tresna eta funtzionalitateak eskainiz: albistegia, agenda, komunitatea, gida komertzialak, iragarkiak, zorion-agur eta eskelak, bideoteka, argazki-galeriak, eta abar. Guztira 30 erreminta baino gehiago eskaintzen ditu plataformak eta etorkizunari begira I+G proiektuen bitartez - metadatoen inguruko GAMES edo ADIMEN izeneko"Agiritegi adimendun baterako aplikazio eta tresna aurreratuak", kasuetan bezala.

Oraingoan bi telebistek (28 Kanalak eta Goierriko Goierri Irrati-Telebistak ) nabarmendu dutenez, "webgune berriek bi berrikuntza nabarmen izango dituzte aurreko bertsioen aldean: alde batetik Goierriko eta Tolosaldeko eragileen parte hartze zuzena, Komunitatea atalaren bidez, eta bestetik Multimedia izaera, orain arte nagusiak ziren bideoez gain, irudiak, testuak, audioak eta bestelako elementuak integratuz".

Horrez gain, TOKIKOM Plataformak eskaintzen dituen beste ezaugarriek ere badituzte bi webgune berriek: mugikorretatik kontsumitu zein editatzeko aukera, zerbitzu eskaintza zabala, diseinu modularra…

Erronka teknologiko eta logistiko polita izaten ari da guretako hau guztiau. Eskerrik asko konfidantzagatik eta emandako laguntzagatik Tokikomeko lagunei!

 

Argazkia: 28 Kanala eraberritua aurkezten. (28 kanala)

 

 

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek