Umap eta Twitterren oinarritutako euskarazko beste produktu batzuen heriotza

2023/06/27

Iaz Twitter Elon Musk-en jabetza bihurtu zenetik, aldaketa teknikoak gertatu dira plataforma honetan. Erabakietako bat izan da API edo datuak ustiatzeko bide automatizatuen itxiera edo eraldaketa. Doako APIak itxi dituzte, erabilpen akademikokoak ikaragarri murriztu, eta dena ordainpeko azpiegitura garestiera aldatu. Ondorioz, CodeSyntax-ek Twiterreko euskarazko jarduna analisatuz 13 urtean martxan izan duen Umap biltegia hil egin da. Eta harekin batera, beste zenbait zerbitzu ere bai. Biltegia geratzen zaigu, aro baten erretratua, milaka lagunek milioika txiorekin egina.

+

Egunean Behin: zuzeneko finala berriro martxoaren 31n, Donostian

2023/03/21

Egunean Behin jokoaren 11. denboraldiaren azken txanpan gaude: lau urte bete ditugun honetan, igandean (martxoak 26) amaituko da eguneroko jokoa, baina lehia ez da orduan argituko, hurrengo asteburuko zuzeneko finalean baizik. Final hori martxoaren 31n izango da, ostiralarekin, 18.00etan, Euskadiko Parke Teknologikoen Donostia Campusean, Miramonen. Denboraldian sailkatzen diren lehen 100 jokalariek tokia izango dute, baina hutsuneak betetzeko izen-emate orokorra irekitzen dugu, itxaron-zerrenda bat osatzeko.

+

Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsioa prest: Un Cop Al Dia

2023/02/23

Egunean Behin jokoak bere hirugarren hizkuntza-bertsioa estreinatuko du datorren astelehenean, Un Cop Al Dia katalanezko aplikazioa. Azken hilabeteetan Cwis Bob Dydd galesezko bertsioak izandako harrera onaren ondoren, beste urrats bat nazioartekotzean.

+

Bikain ziurtagiria jaso du CodeSyntaxek

2022/12/13

Euskararen erabilera gure erakundean txertatua dagoelako Zilarrezko Bikain Ziurtagiria jaso dugu. Beste 28 erakunderekin batera (gehienak entitate publikoak) ekitaldi ofizialean egon gara aste honetan. Zaloa Etxaniz lankideak jaso zuen ziurtagiria Bingen Zupiria Kultura sailburuaren eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearen eskutik.

+

Egunean Behin berritzeko eten bat egingo dugu, irailean jokoari indarrez ekiteko

2022/05/11

Hiru urte eta bederatzi denboraldi bete ditu udaberri honetan Egunean Behin joko eta aplikazioak, euskaraz mugikorrerako sortu den denborapasarik arrakastatsuenak. Tokatzen zitzaigun maiatz honetan 10. denboraldi bat egitea, eta babesle komertzialen interesa bagenuen horretarako; baina atseden pixkat luzexeagoa egingo dugu. Berrikuntza teknikoetarako erabiliko dugun eten baten ondoren, irailean itzuliko da Egunean Behin, berriztuta eta itxuraldatuta, 10. denboraldia hamarrekoa izateko intentzio osoarekin.

+

Plone Conference 2021koan egongo da CodeSyntax

2021/10/22

Urriaren 23tik 31era Plone Konferentzia 2021 ospatuko da, 19. edizioa. Urtero egiten den konferentzia Plone komunitatearentzat aukera bikaina da garapen berrietan ezagutza handitzeko, arrakasta kasuak partekatzeko eta komunitatearen etorkizunaz hausnarketa konpartituta egiteko. Aurten ere ez du huts egingo CodeSyntax-ek PloneConf-en, eta izatez Silver sponsor edo zilarrezko babesle izango gara bertan.

+

Biba Egunean Behin saio berezia: aplikazioko jokoa telebistako zuzeneko lehiaketa bihurturik

2021/07/14

Egunean Behin aplikazioaren bizitzan, urrats inportantea emango dugu aste honetan ETB1en bitartez. EITBLab ideia laborategiaren ekimenez, Biba Zuek saioa ekoizten duen New Media ekoiztetxearekin batera, Biba Egunean Behin zuzeneko lehiaketa garatu du CodeSyntaxek. Uztailak 15, 21:15ean, prime time betean, ETB1eko platoetan eta ikusleen etxeetan, aldi berean jokatuko da partida. Milaka lagun aldibereko esperientzian, mugikorrak eta telebista sinkronizatuta zuzen-zuzenean.

+

Munduko Plone Egunean, Plone euskaraz azaldua munduari

2021/04/28

Apirilaren 28an, World Plone Day da, Munduko Plone Eguna. Webguneak egiteko edukia kudeatzeko sistema edo CMS bat (Content Management System) indartsu bat da Plone, Python programazio lengoaian oinarritua. CodeSyntaxen webgune hau bera Plonerekin egina dago. Gure ekarpena egun honetan, arratsaldeko 16.00etan gauzatuko da... Mundu osoko hainbat garatzaileren beste hainbat hizkuntzatan Ploneren ezaugarriak ari dira streaming global batean ematen, eta 16.00etan euskarazko gure bideoaren txanda da, ingelesezko azpidatziekin. (ordua pasatuta klikatzen baduzu hemen, lasai, bideoa gordea geratuko da).

+