Hitzetatik Ekintzetara: hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatzeko egitasmoa

Kutxa Fundazioak sustatzen duen Hitzetatik Ekintzetara egitasmoan kokatzen da gizartea 2030 Agendara hurbiltzeko nahi batean, eta zenbait urtez garatu izan da jada. Edizio bakoitzak Garapen Jasangarrirako Helburu zehatz bat du oinarrian. Iaz Hiri eta Komunitate Jasangarriak izan jomugan proiektuak, eta aurten Hizkuntza eta Kultura aniztasuna dira gaia.
Helburu hori gogoan prestatu diren klik edo ekintzak agenda honetan zehazten dira, batzuk aipatzearren:
- Hizkuntzen zubia (maiatzaren 19an), Elgoibartik Bretainiara arteko "bidaia linhuistikoa", Elgoibarko Ikastolak Kilometroak antolatzera doan honetan prestaturikoa.
- Bizulagunak, SOS arrazakeriaten eskutik, hiru herritan (maiatzaren 20an Donostian, 23an Tolosan eta 25ean Urretxun). Etorkinen familiak eta bertakoak elkarrekin bazkaltzen jarriko dituzte.
- EtioBask Jaialdia, Etiopiako eta Euskal Herriko kulturaren jaia, Donostian ekainaren 14an.
- Hitzak Opari, Huhezi (Mondragon Unibertsitatea) fakultatearen Aretxabaletako kanpusean, maiatzaren 21ean 11etatik aurrera. Ekintza kolektibo bat, elkarri hitzak aurkeztu eta proposatzekoa.
- Beste hainbat, 19 ekintza osatu arte, ikus kliken agenda.
Hitzak Opari izeneko horri dagokionez, CodeSyntax-ek berak ere parte hartuko du, Mondragon Unibertsitatearekin, DAB Dantza konpainiarekin eta Eragin enpresarekin batera. Aldi berean, Wikipedian ere hitz horien inguruko lehiaketa bat irekiko da aste honetan. Euskarazko hitz kutunak, norberaren esperientzia edo bihotzari lotuak, eta hitz berri asmatuen #hizperritegia sortzea izan da koxka.