Bloga: Luistxo Fernandez
Hedabide-lagunak: komunitatearekin bat egiteko ahalegin editorial/teknikoa falta da beharbada
2014/12/09Duela aste pare bat mahainguru batean izan nintzen Azpeitian, Uztarria aldizkariaren 15. urteurrena dela eta. Hedabide euskaldunek beraien komunitatearekin bat egiteko planteatu dituzten estrategiez jardun nuen bertan (besteak beste), eta puntu horretaz zertxobait luzatu nahi nuke jarduna, aprobetxatuz gainean dugula beste jardunaldi interesgarri bat: Gertuko komunikabideen 2. jardunaldia; bihar asteazkena, hilak 10, Aretxabaletan.
Euskararen Egunean hainbat bezeroren PuntuEus domeinuak martxan
2014/12/03Gaur abenduak 3, aktibatzen dira PuntuEus domeinuaren abiaratze faseko domeinuak, lehentasun jakin batzuen bidez adjudikatu direnak. Hainbat bezerok domeinu erosketa eta kudeaketa gure enpresaren bidez egitea erabaki zuten, eta haien domeinuak prest daudelako gaur pozik gaude. Eskerrik asko CodeSyntax-engan konfiantza edukitzeagatik.
PuntuEus, albiste bikaina, eta domeinu-trantsizioekin lan egiteko unea
2014/09/17Interneteko zerbitzuak eskaintzen ditugun enpresentzat erronka bat da PuntuEus domeinuena, eta lana egitea tokatzen zaigu. Era berean, euskal webgune askoren jabe eta arduradunek zirrara sentitzearekin batera, zalantzatan ere badabiltza, zer nola egin behar den. Lasai, lagunok, PuntuEus Fundazioak lantalde profesionala dauka (Iratxe Esnaolak eta patronatuak egin duten urteetako lanaren ondoren); eta gu, hornitzaile gisa, prest gaude halaber gauzak errazteko.
Tribual jokoaren garapenaren gako batzuk
2014/07/16Joan den astetik dago Tribual merkatuan, CodeSyntax-ek garatutako lehen aplikazio mugikorra, mekanika errazeko joko bat, euskaraz, doakoa, Android gailuetarako. Izan duen onarpenarekin pozik gaude, eta joko hau egitera bultzatu gaituen pentsamenduetako batzuk partekatuko ditugu gaur blogean.
Tribual, euskarazko jokoa mugikor eta tabletetarako
2014/07/10CodeSyntax-ek bere lehen aplikazio mugikorra jarri du gaur merkatuan: Tribual. Joko bat da, euskaraz, dohainik. Oso mekanika erraza du, eta bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, beraz badu lehia osagarri bat ere. Probatu, ea zer iruditzen zaizuen.
Plone Egunaren kronika: nazioarteratzeko ahaleginean, teknologia egoki bat
2014/05/05Joan den asteazkenean World Plone Day, munduko plone eguna, izan zen eta gure bulegoan ere ospatu genuen, bezero eta gonbidatu batzuekin.
World Plone Day jardunaldia apirilaren 30ean
2014/04/23Apirilaren 30ean World Plone Day da, gure enpresan erabiltzen dugun teknologietako baten zabalkunde eguna, eta jardunaldi/saio bat antolatu dugu gure bulegoan, bere gaitasunen berri emateko. Bereziki, enpresen nazioartekotzerako Plone zein baliagarri den azalduko dugu, eta horretarako, Ulma eta Larzep enpresen kasuak ikusiko ditugu, eta SPRIko ordezkariak ere bertan izango dira, Alexander Arriola zuzendariarekin.
Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia
2014/03/07Datsegit, sareko euskarazko hitz-joko eta memeen biltegia, sarean dago jada. Ludolinguistika esan izan zaion horren inguruan landutako webgune bat da. Twitter sare sozialean egiten diren hitz-jokoak bildu eta sustatuko dituena.