Bloga: Luistxo Fernandez
Blogbizi, liveblog kontzeptua euskaraz lantzeko produktu bat
2014/01/31Liveblog bat da informazio bit txikien bidez etengabe eguneratzen den albistegi digitaletako atal bat. Kontzeptuaren euskarazko bertsio bat sortu dugu Blogbizi produktuarekin, eta martxan jarri dugu CodeSyntax-ek kudeatzen duen Sustatu agerkari digitalean. Blogbizi produktua Eusko Jaurlaritzako HPSren laguntzari esker garatu da.
Bertsozale: bertsoak plazan jarraitzen du, webguneak informatuko zaitu buletinarekin
2013/12/17Poz handia eman digu Bertsolari Txapelketa Nagusia nola joan den. Aurtengo bezeroetako bat izan Bertsozale Elkartea. Bertsozale.com berritu genuen, eta BTN13 gune berezia egin ere bai. Baina, adi, ez dira amaitu notiziak, eta ez dira amaitu bertsoak. Buletin praktiko batekin ostegunero abisatuko dizu Bertsozale.com-ek zer hurbiltzen den plaza bakoitzera asteburuan.
Eurodiputatuari eta Ploneri esker, Europan
2013/12/05Joan den astean, Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuak gonbidatuta, euskalgintzako ordezkaritza batean izan nintzen Brusela, Europako Parlamentua bisitatzen.
Pantori, merkataritza elektroniko esperientzia interesgarri bat
2013/11/14Xabier de la Maza ekonomilari eta Interneteko ekintzailearen txanda izan zen atzo Betor hitzaldi sortan. Pantori proiektuaz hitz egin zuen: harreman pertsonalek garrantzia handia duten merkataritza elektronikoko ekimen bat.
Zorionak IXA taldeari, 25 urtetan eman diguzuen guztiagatik
2013/11/07Egun hauetan IXA taldeak bere 25. urteurrena ospatzen du, eta gaur iluntzean ekitaldi bat egingo dute EHUko Donostiako kanpusean, Carlos Santamaria liburutegian. CodeSyntax enpresatik ere zoriondu nahi dugu ikertzaile talde hori, bihotzez.
Betor: Kariñoa eta printzipioak, diseinuaren lanaz eta garrantziaz
2013/10/10Betor hitzaldi sortaren barruan, atzo La Personnalité enpresako bikote ekintzaile eta sortzailearen txanda izan zen: Goio Telletxea eta Ana Malagon. "Kariñoa eta printzipioak" izenburua zuen aurkezpen interesgarri bat eman ziguten.
Twitter burtsara irtengo dela eta...
2013/09/13Albistea da Twitterrek erabaki duela burtsara irtetea. Iñaki Olano kazetariak deitu dit, hiru galderatxorekin adierazpen zatitxo batzuk eskertuko lituzkeela ETBko albistegietan emateko. Zirriborro gisa prestatu ditut berak emandako galderei nire erantzunak... Grabatutakoan ez dakit lerro hauetatik ezer esan dudan benetan, baina tira, idatziz prestatu naizenez, blogerako ere balio dezatela lerrook.
Twitter, analitika eta metrikak hainbat ikuspuntutatik
2013/06/20Sare sozialak esaten dugu, baina funtsean bi zerbitzutaz ari gara hemen: Twitter eta Facebook. Hauen garrantzia, bereziki inportantea da informazio freskoaren zirkulazioan, eta esparru jakin honetan, komentzitua nago Twitter funtsezkoago dela Facebook baino. Honetatik ondorioztatzen dut, Twitterreko datu analitikoak inportanteak direla Interneteko ekimen baten komunikazio ahaleginean. Eta datu horiek metrika eta desberdinekin ikus daitezke, besteak beste, Umap-etik ateratzea espero dugun eta gaur aurkeztu dugun analisi batekin.