Euskararen Egunean hainbat bezeroren PuntuEus domeinuak martxan

2014/12/03
Gaur abenduak 3, aktibatzen dira PuntuEus domeinuaren abiaratze faseko domeinuak, lehentasun jakin batzuen bidez adjudikatu direnak. Hainbat bezerok domeinu erosketa eta kudeaketa gure enpresaren bidez egitea erabaki zuten, eta haien domeinuak prest daudelako gaur pozik gaude. Eskerrik asko CodeSyntax-engan konfiantza edukitzeagatik.
Guaixe aldizkariak asteburuan iragarri zuen paperean aldaketa hau :-)

Guaixe aldizkariak asteburuan iragarri zuen paperean aldaketa hau :-)

Bezero batzuen domeinu gehiago hurrengo ordu eta egunetan aktibatuko dira, baina gaur goizean, jada prest eta martxan daude honako domeinu hauek:

Guztien kasuan, domeinu zaharrak ordezkatu dituzte PuntuEus hauek, eta desbideraketa automatikoak aplikatu dira. Hau da, jendeak gordea baldin badu .com edo .net zahar bat, edo nonbaiteko bilaketa edo estekan, domeinu zaharra aurkitzen badu, eduki berberera desbideratuko dugu gardentasun osoz, milisegundu batean.

Adibidez, demagun bilaketa bat Googlen, Karkara Arrauna, hemen duzue irudia:

Esteka hori, www.karkara.com/bereziak/arrauna klikaturik, zuzenean eramango zaitugu .eus berrian orriak duen helbide berdinera.

Gaur Google bilaketetan agertzen diren domeinu zaharrak, bestalde, hurrengo egunetan zehar zuzenduz joango dira eta PuntuEus-ak agertuko dira, errelebantziarik galdu gabe.

Zorionak, beraz, PuntuEus berriak dituzuen bezerooi. Domeinu gehiago etorriko dira hurrengo egunetan, eta hemendik aurrera ere, domeinua erosi nahi baduzue, jo CodeSyntax-engana eta tramitea eta aldaketa teknikoa, geuk egingo dizuegu, nahi baduzue.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.