Bloga: Luistxo Fernandez
Hau ohorea, Rikardo Arregi Komunikazio Saria irabazi dugu
2020/11/272020ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu zituzten atzo, eta Komunikazioaren alorrean, geure aplikazioak, Egunean Behin jokoak, irabazi zuen. Argazkianezkerretik, Maider Lainez Andoaingo alkatea, CodeSyntaxeko Eneko Astigarraga eta Bittor Poza, Euskadi Irratiko Arantxa Artza eta Felix Zubia (kazetaritza alorreko sarituak), eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
Egunean Behin jokoaren 2019ko finala: gonbidatuentzako ere izango da tokia
2019/12/04Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldiko berritasun nagusia, "Finala", datorren abenduaren 14an ospatuko da Azpeitian. Finalerako mekanika, sariak, babeslea eta aurkezlea prest ditugu. Partaidetza osatu behar dugu orain. Numerus Clausus ezartzea ezinbestekoa da eta, jokoan bertan lehen postuetan sailkatu direnei gonbidapenak luzatu ondoren, gainerakoentzako izena emateko prozesu bat ireki dugu baina, adi, izena emandakoen artean zozketatu egin beharko ditugu gonbidapenak.
Egunean Behin denboraldi berrian, "Zuzeneko finala" egingo dugu
2019/09/04Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da. Denboraldiko berritasunetako bat izango da Zuzeneko Finala egingo dugula abenduan.
Bosgarren Loraldia Bilbon, webgune berrituarekin
2019/02/12Bilbon, udaberrian, euskarazko kulturaren festibala egiten da duela urte batzuetatik hona. Aurtengoa 5. Loraldia izango da, eta nobedadeen artean, webgune berritua du jaialdiak, CodeSyntax-ek garatua eta diseinatua (PC zein mugikorretarako).
Adimen artifiziala industrian, eta beste sektore batzuetan ere bai
2018/10/10Adimen artifiziala teknologiaren alor arkano edo etorkizunekoa bezala agertzen zaigu askotan, baina egiazki, gauza konkretuetan ere gauzatzen hasi da. Jardunaldi batean izan naiz, eta hango pista batzuk kontatuko dizkizuet hori ilustratzeko.
Irakurri Dut, irakurtzaletasuna sustatzeko app bat, Elkar Fundazioarentzat
2018/06/13Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke Elkar Fundazioarentzat egin dugu aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.
Telebista-Internet binomioan, euskararen lehen urratsak
2018/05/18IEB 2018 biltzarrean, hitzaldia eman nuen: "Euskal telebista Internet etxeko aparailu honetara konektatu zaigun garaian". Nahita dago izenburuan 'telebista' letra xehez, baina larri hartzekoa da, ordea, Telebista-Internet binomioaren garrantzia. Ingurune birjina euskararentzat, non lehen aplikazio bat garatu ahal izan dugun (JarriON): erronka latza dugu hor, eta gure aldetik, saiatzen jarraitu nahi dugu.
TBX aplikazioa: zer ari da mugitzen euskarazko Interneteko bideoetan?
2018/01/24TBX proiektua berritu dugu. Bere web-eko agerpena hobetzeaz gain (funtzio berriekin), aplikazio bat ere garatu dugu. Unean unean euskaraz Interneteko bideoetan biralki zer ari den mugitzen jakiteko, instalatu TBX app berria.