Bisualizazio infografikoak, Interneten komunikatzeko: Nestoriaren kasua

2011/11/29

Interneten modan dagoen kontu bat: bisualizazio infografikoak. Datu-multzo bat ikustarazteko modu praktiko bat, bereziki sare sozialen garaian era honetako materialak oso erraz hedatzen direlako, ikusmira labur batean erakartzen zaituen zerbait bada, Facebook-eta edo Twitterrera azkarrago zabal dezakezu.

+

Txio, EITB.com-en zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna

2011/11/29

Txio produktua garatu dugu aurten EITBrentzat, Twitter bidezko jarioak EITB.com-eko ikus-entzunezko eskaintza informatiboan txertatzeko modua. Tourrarekin saio bat egin zen uztailean, eta esperientzia hartatik abiatuta, produktua aberastu dugu azaroan martxan jarri den bigarren fase honetarako. Asteazkenez, azaroaren 30an, MinoriTB jardunaldiaren streaming emanaldiarekin batera ikus dezakezu martxan, goiz eta arratsaldez, eta bertan parte hartu ere bai.

+

Hemengo identitatea mantendu eta munduarekin hitz egin, nola?

2011/11/28

'Enpresa, sarea eta hizkuntzak' izenarekin hausnarketa sorta bat hasi dute Emun enpresakoek. Galdera bat planteatu zidaten, eta idatzi dut erantzun moduko bat. Euskal soziolinguistikan giltzarri izan den ideia bat baliatuz, intelektualaren konpromisoetaraino.

+

Ulma Packaging, nazioarteko garapen eleanitz bat

2011/10/27

Oñatin egoitza nagusian duen Ulma talde kooperatiboko enpresetako bat da Ulma Packaging. Gure enpresak egin zion garapenari esker, bederatzi webgune dauzkate orain zazpi hizkuntzatan, eta laster irekiko dira beste hiru webgune (hizkuntza gehigarri batekin). Plone plataformarekin eta plangintza egoki batekin, aurrezpen handiak nazioarteko web hedapenean.

+

Marketin digitala eta nazioarteko presentzia euskal enpresa industrialarentzat

2011/10/21

Biltzar interesgarri batean izan nintzen atzo Donostian. Indusmedia topaketa: Marketin digitala enpresa industrialarentzat. Euskal Herrian hedatua dagoen enpresa mota zehatz batentzat oso baliagarria izan zelakoan nago. Bertan bizitako batzuk laburbiltzen ditut jarraian.

+

Bilboko Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietatik bueltan

2011/10/11

"Partaidetza era berriak bizitza publikoan" izan zen goiburua joan den astean Bilbon egindako Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietan. Han izan zen CodeSyntax, eta ideia eta adibide interesgarriekin itzuli ginen etxera. Baita hausnarketa parearekin: prozesu handietatik haratago, aplikazio praktiko txikietan urratsak eman daitezkeela; eta euskarazko "periferiaren" papera era honetako jardunaldietan.

+

Betor etorkizuna, eta betoz Interneteko ekintzaileak

2011/09/29

Atzo izan zen Donostian Betor hitzaldi-sortaren lehen okasioa, Txomin Jauregik kontatu zuen Deskontu.com nola sortu eta bilakatu den. Antolatzaileak, CodeSyntax, Berria eta Enpresa Digitala, gustura geratu ginen Jauregiren ekarpenekin, eta baita ikusleen parte-hartzearekin, hitzaldia baino gehiago elkarrizketa suertatu baitzen topaketa. Betor hitzaldi sortak jarraipena izango duela espero dugu beraz.

+

Klikmetroak.com sare sozialak integratzen dituen aplikazio birala

2011/07/05

Gipuzkoako ikastolen aurtengo jaia, Kilometroak 2011, Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. CodeSyntax-ek egin du webgune hori. Twitter eta Facebook sare sozialen gaitasun birala esplotatzen duen aplikazio bat da.

+