Bloga: Luistxo Fernandez
Bilboko Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietatik bueltan
2011/10/11"Partaidetza era berriak bizitza publikoan" izan zen goiburua joan den astean Bilbon egindako Lo Hacemos / Egingo Dugu jardunaldietan. Han izan zen CodeSyntax, eta ideia eta adibide interesgarriekin itzuli ginen etxera. Baita hausnarketa parearekin: prozesu handietatik haratago, aplikazio praktiko txikietan urratsak eman daitezkeela; eta euskarazko "periferiaren" papera era honetako jardunaldietan.
Betor etorkizuna, eta betoz Interneteko ekintzaileak
2011/09/29Atzo izan zen Donostian Betor hitzaldi-sortaren lehen okasioa, Txomin Jauregik kontatu zuen Deskontu.com nola sortu eta bilakatu den. Antolatzaileak, CodeSyntax, Berria eta Enpresa Digitala, gustura geratu ginen Jauregiren ekarpenekin, eta baita ikusleen parte-hartzearekin, hitzaldia baino gehiago elkarrizketa suertatu baitzen topaketa. Betor hitzaldi sortak jarraipena izango duela espero dugu beraz.
Klikmetroak.com sare sozialak integratzen dituen aplikazio birala
2011/07/05Gipuzkoako ikastolen aurtengo jaia, Kilometroak 2011, Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. CodeSyntax-ek egin du webgune hori. Twitter eta Facebook sare sozialen gaitasun birala esplotatzen duen aplikazio bat da.
Eitb Txio, Tourra jarraitzeko tresna berria, Twitterren oinarritua
2011/07/01Eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio. Aberastutako Twitter jario bat da funtsean, aurretik CodeSyntax-ek sorturiko Umap softwarean oinarritua. Beta fasean ireki da, Tourraren jarraipena egiteko, hain zuzen, bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelania.
Software librearekin lanean, Josi Sierrak egin digun elkarrizketa bat
2011/06/16Josi Sierrak, Interneteko ekintzaile euskaldunak, Zortzigarren Lurraldea deritzon blogean eta elkarrizketa saioan dihardu jo ta sua, ingurune honetan dabiltzan pertsona eta proiektuen profilak marrazten, eta ideiak biltzen. Neuri (Luistxo Fernandez) tokatu zitzaidan lehengoan, eta CodeSyntax-eko bulegora etorrita, software librearekin egiten dugun lanaz jardun genuen. Bideoa prest dago jada.
Sormenean hezi, Kfe Innovacion ekitaldian aurkeztutakoa
2011/06/08Kfe Innovación izeneko ekimenean parte hartu nuen atzo, CodeSyntax-en izenean, agian enpresako langintzan zeharkakoa den gai batekin: hezkuntza. Hiri hezitzaileak zen Kfe04 delako ekitaldi kolektiboaren gaia, eta testu-inguru horretan, teknologiaren aurrerapenen ikuspuntutik egindako aldarri batekin agertu nintzen forora: Sormenean hezi. Nola sormena sustatu daitekeen IKT-en bidez, eta nola sormena eta harekin lotutako trebetasun batzuk gako inportante bat diren benetako Ezagutzaren Gizartea sortzeko, etorkizun ekonomikoki sendoagoa bat izan dezagun, eta ingurune horretan ahal delarik geure seme-alabak ondo prestatuak, arduratsuak eta sortzaileak izan daitezen.
Garabide-Mondragon masterreko ikasle amerikarrekin
2011/05/26Bisita izan genuen atzo bulegoan: sei "estatu" eta 10 hizkuntzatako 19 laguneko talde batek bisitatu gintuen. Ameriketako herrietako lagunak denak, master batean prestatzen ari direnak Euskal Herrian.
TuLankide.com, Mondragon taldeko kooperatiben albistegia
2011/05/16Mondragon kooperatiba taldearen TU-Lankide aldizkari ezagunak, sareko bertsioa du orain: Tulankide.com, sareko albistegi jarraitu bezala. Arteman Komunikazioa enpresarekin batera garatu du gunea CodeSyntax-ek Mondragon Taldearentzat. Edukia kudeatzeko sistema sendo bat erabili dugu, Plone 4, eta albistegi elebidun arin bat sortu ahal izan dugu Euskal Herriko talde ekonomiko handienetako batentzat.