Software librearekin lanean, Josi Sierrak egin digun elkarrizketa bat

2011/06/16
Josi Sierrak, Interneteko ekintzaile euskaldunak, Zortzigarren Lurraldea deritzon blogean eta elkarrizketa saioan dihardu jo ta sua, ingurune honetan dabiltzan pertsona eta proiektuen profilak marrazten, eta ideiak biltzen. Neuri (Luistxo Fernandez) tokatu zitzaidan lehengoan, eta CodeSyntax-eko bulegora etorrita, software librearekin egiten dugun lanaz jardun genuen. Bideoa prest dago jada.

Horra adibidez Joxe Aranzabalekin lehengoan izan zuen saioa.  Oraingoan, berriz, Luistxori tokatu zaio. Ilea Joxek bezain motz edukitzea komeni zaidala argi dago.

Bideoaz gain, CodeSyntax-en jardunaren inguruko ideia hauekin eskema bat osatu du Josi Sierrak. Eskerrik asko, Josi, jarraitu Zortzigarren Lurraldearekin, euskararen Interneteko eremuaren azterketa horrekin.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.