Blogbizi, liveblog kontzeptua euskaraz lantzeko produktu bat

2014/01/31
Liveblog bat da informazio bit txikien bidez etengabe eguneratzen den albistegi digitaletako atal bat. Kontzeptuaren euskarazko bertsio bat sortu dugu Blogbizi produktuarekin, eta martxan jarri dugu CodeSyntax-ek kudeatzen duen Sustatu agerkari digitalean. Blogbizi produktua Eusko Jaurlaritzako HPSren laguntzari esker garatu da.

Produktua estreinatu da Blogbizi atalarekin Sustatun. Aste honetan jarri ditugu lehen bi adibideak, itsasoko ekaitza ilustratzeko liveblog bat izan da bata, Topagunearen jardunaldi bat kontatzeko bestea.

Blogbizi posible egiten duen software paketea, software libre gisa askatu dugu, hemen.

Liveblog bat da informazio bit txikien bidez etengabe eguneratzen den albistegi digitaletako atal bat. Ikus adibide batzuk:

Euskarazko liveblog saioak egin izan dituzte agerkari euskaldunek, baina gehienetan kanpoko zerbitzu bat erabili izan da. Azken aldi honetan Storify da ohikoena horretarako. Eurovision/Euskovisioneko jarraipenerako CoverItLive izeneko tresna ere erabili zuen Sustatuk bere garaian. Ikus adibideak:


Tresna horiek praktikoak dira, baina edukia zure webgunean txertatzen duzunean, iframe baten bidez egiten duzu, eta horrek esan nahi du edukia, izatez, berez Storifyn edo Coveritlive-n dagoela, ez zure webgunean. Blogbizik abantaila hori du guretzat, edukia Sustatun gordetzen da, bertan indexatzen.

 

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.