2025/09/18
Jakizu aplikazioa garatu du CodeSyntax-ek, ACEDE elkartearekin eta Eroskirekin elkarlanean (eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Misioak ekimenaren laguntzarekin), erosketa jasangarriagoak egiten laguntzen diona erabiltzaileari.

Tiketa aztertuz, erosketan zenbat jaki diren bertakoak, nolako zaborra sortzen duren, eta zein izan daitekeen erosketa jasangarriagoa iradokitzen dizu aplikazioak.

Herritarrek elikagaien erosketa errealetan zenbat produktu diren tokikoak (Km0) eta zenbat plastiko gabekoak (0Zabor) jakiteko tresna digitala da Jakizu aplikazioa. Kontzeptu proba gisa ari da tresna probatzen irail honetan, eta edozeinek karga ditzake Eroskiko bere erosketa tiketak aplikazioan Jakizu.eus bisitatuz.

Proiektuaren eragileek erabiltzaileekin test-topaketa ere egin genuen. Han izan ginen CodeSyntax-eko garatzaileak, Eroskiko I+G+B saileko arduradun batzuk eta ACEDE elektragailuen enpresa-kontsortziotik H-Enea berrikuntza laborategiko kideak. Hona elkarketako irudi batzuk.

Funtzionamendu sinplea da Jakizurena, nahita, helburua baita ez jarduera konplikatuetara behartzea erabiltzaileak, baizik eta ariketa erraz batekin lortzea informazioa. Hortaz, tiketa eskura duzunean, aplikazioarekin argazkia egin eta prozesatzen da.

Irakurketak jakiak detektatzen ditu, baina ez guztiak, tiketean forma murritzean agertzen baitira izenak. Hortaz, anbiguetateak ebitatzeko urrats gehigarri bat dago.

Jakien analisia egiten da gero, ea zenbat produktu diren tokikoak (Km0) eta zenbat plastiko gabekoak (0Zabor). Tarteko baremoak daude segun produktua "erregionala" edo "estatala" den, eta bilgaietan ere, kartoia, plastikoa, batere ez... baremazio bat egiten da hortaz. Eta emaitzaz gain, produktu jakin batekin hobekuntzarik egin badaiteke, delako jakiaren gertuagoko ekoizle bat proposatuz adibidez, hori ere egiten du aplikazioak.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek