Garatzaileak gehitu nahi ditugu gure taldera

2020/12/04

Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara.

+

Open Source eta zibersegurtasuna. Pertsonen garrantzia

2020/03/01

Egun hauetan Kalifornia bisitatzeko aukera izan dugu ESLEren, Euskadiko Software Libreko enpresen elkartearen ordezkari gisa, aurten egingo dugun misio komertzial bat prestatzeko eta, Kaliforniako zenbait erakunde eta enpresekin harremanak ezartzeaz gain, San Frantziskoko RSA Conference delakotik pasatu gara. Zibersegurtasunaren konferentziako mezua argia zen: eraso zibernetikoak ekiditzeko tresnarik boteretsuena zu zeu zara! "Human element" izan da RSA Conference 2020ren leloa.

+

Frontend garatzaile bila ari gara

2019/05/17

CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du Eibarko bere bulegoan lan egiteko.

+

BPTD, Basque Precision Technology District, enpresen elkartearen sorrera

2019/05/09

CodeSyntax-ek BPTD enpresen elkartearen sorreran parte hartu du fundatzaile moduan , beste enpresa eta erakunde askorekin batera. Helburua Basque Precision Technology District esparruaren berrindustrializatzea bultzatzea da.

+

Plone eta Python Europako "Sharing & reuse 2018" sarien atzean

2018/07/25

Administrazio ataleko Europako "Sharing & reuse 2018" saria IMIO (Intercommunale de Mutualisation Informatique et Organisationnelle) erakunde publiko belgikarrarentzat izan da. Erakunde hau PloneGov ekimenaren oinordekoa da (CodeSyntaxetik bertan parte hartu genuen bere hastapenetan) eta Plone zein Python darabiltza erakundea osatzen duten Valoniako udalei web aplikazioak eta zerbitzuak eskaintzeko. Software librearen aldeko apustu sendoa egiten duten erakunde publiko eta udalak.

+

Open Energy merkatu-ikerketa aurkeztuko dugu

2018/04/26

ESLEko (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkarteko) Nemix, Zylk eta CodeSyntax enpresok osatzen dugu Open Energy aliantza eta maiatzaren 17an argitaratuko dugu energia eta elektrizitatearen sektorearen inguruan egin dugun merkatu-ikerketa, digitalizazioa, gauzen Internetan eta Industria 4.0-aren esparruan.

+

Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en

2017/02/13

Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia.

+

Software adimenduna Industria (eta profesional) adimendunentzat

2016/06/13

Iragan asteartean "Software adimenduna Industria adimendunentzat" jardunaldian parte hartu genuen. SPRI, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Bazkundeak antolaturiko topaketa honetan software irekiak egin dezakeen ekarpenaz hitz egin nahi izan dugu. Teknologia irekiek ekarpen handia egin dezakete sortzen ari den industria iraultzan, industria 4.0 edo industria adimenduna delakoan.

+