Erreserba sistemen adibide bat, Geoparkea.com

2011/09/12
Aste Santu inguruan jarri genuen martxan Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea. Webgune honen helburua antolatzen diren irteerak erakutsi eta erreserbatzeko aukera eskaintzea da, informazio turistiko eta geologikoa eskaintzeaz gain. Argitaratuz geroztik lanean jardun dugu, erreserba-sistema hobetuz etengabe, erreminta eraginkor eta sendoa bilakatuz.
Geoparkearen webgunea

Geoparkearen webgunea

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalen ekimen bat da, bertako balio geologiko eta turistikoa zabaltzea xedetzat duena, Flyscharen ibilbidearen eboluzioa edo. Geoparkearen baitan hainbat irteera eta bisita gidatu antolatzen dira eta berauen kudeaketa hiru udalerrietako turismo bulegoen esku dago.

Aurreko egoera

CodeSyntaxen garatu dugun erreserba sistema hau izan aurretik erreserben kudeaketa izugarri zaila zen: turismo bulegoek batak besteari telefonoz deitu behar zieten leku libreak ba ote zeuden jakiteko, baita erreserba konfirmatzeko ere (bulego batean soilik gordetzen zen informazioa excel batean). Erosketak hiru bulegotan egiteak izugarri zailtzen zuen kudeaketa, erreserba egiteko eta baita diru-kontuak egunean eramateko.

Erreserba sistema berria

Geoparkea.com-en erreserbak era zentralizatuan gordetzen dira webguneko datu-basean, informazioa uneoro eguneratua mantenduz. Irteera bakoitzeko eginda dauden erreserbak eta libre geratzen diren lekuak jakin ditzakegu.

Gainera, bezeroak internet bidez zuzenean erreserbak egiteak lana arintzen die turismo bulegoei. Azken hilabeteetan egin diren ehundaka erreserbetatik heren bat baino gehiago zuzenean egin eta ordaindu ditu bezeroak. Bezeroa berari ere lana errazten dio, turismo bulegora joan beharren zuzenean eros dezake eta klik gutxi batzuekin.

Ordainketa moduak direla eta, bezeroak kreditu txartel eta transferentziaren artean aukeratu dezake (Paypal beste ecommerce proiektu batzuetan erabiltzen dugun baita ere).

Erreserba sistema berritzaile hau neurrira egindako garapena izan da Django software libreko framework-a erabiliz.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.