PloneConf 2011 4.eguna
Ixiltasun harrigarria igartzen zen lau egun hauetan konferentziak izan diren lekura heldu garenean. Itxura denez atzoko jaiak eragina izan du eta kafe beroa edan ondoren azken hitzaldiak entzuteari ekin diogu
How To Get a Fabulous Website on a Modest Budget Using Plone
Aurrekontu txiki batekin webgune on bat egiteko zein pauso jarraitu zituzten azaldu dute Sally Kleinfeldt eta Alec Mitchell-ek. Bezeroarekin harremanetan jarri eta gauza garrantzitsuenak zeintzuk diren zehaztea funtsezkoa dela azpimarratu dute. Bi aldeek puntu horiek zeintzuk diren argi izan behar dituztela eta horren gainean lan egin. pivotaltracker.com erabiltzen dute proiektuaren jarraipen bat egiteko.
Plone Core Development: How it happens and how to get involved
Plone Core taldeak zein lan egin, nola funtzionatzen duen eta bertan dauden taldeak zeintzuk diren azaldu ditu Eric Steelek. Hiu hilabetero elkartzen dira Plonek jarraituko duen bidea zein den eztabaidatu eta ideia berriak plazaratzeko. Komunitateak duen garrantziaz aritu da eta guztiok parte hartzeko gonbidapena egin digu. Beldurrik gabe plone core taldean dauden parteideengana joan eta Ploni buruzko ditugun zalantza edo ideia berriak komentatzeko. Aurrez aurreko komunikazioak benetan funtzionatzen duela.
Oops, where's my site?! How to install Plone add-ons and live to tell the tale
Gure Plonean aldaketa bat egin nahi dugunean zein pauso jarraitu behar ditugun azaldu ditugu David Glick-ek segurtasun osoarekin webgunea berriz ere martxan jarri ahal izateko. Buildouteko trukotxoak azaldu ditu eta kasu bakoitzean zein izan daitekeen erabakirik onena