Plone
2004. urtetik, Plone da gure aukerako CMS garapen plataforma. Plone, kode irekiko Eduki Kudeaketa Sistema (Content Management System-CMS) bat da, Zope-ren gainean eraikia.
- Plone munduko kode irekiko top %2 proiektuen artean dago,
- 340 garatzailerekin eta 300 enpresa garatzaile baino gehiago dituelarik 57 herrialdetan.
- Proiektua aktiboki garatua izan da 2001 urtetik.
- 40 hizkuntzatan erabili daiteke.
- CMS handi guztien artean segurtasun historia onena duena da.
Plone Foundation da bere jabea, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta sistema eragile nagusienetan erabili daiteke.
![IMG_0348.JPG IMG_0348.JPG](https://www.codesyntax.com/eu/enpresa/plone-cms/cs-webgunea-040.jpg/@@images/d4bdd74a-3f0a-46c9-a518-36f97c051a10.jpeg)
![Mikel eta Lur Mikel eta Lur](../../../++theme++codesyntax-theme/img/ploneconf.jpg)
Plone eta CodeSyntax
- Plone garatzaileak 2004. urtetik
- 100 Plone webgune baino gehiago garatu eta martxan jarri ditugu
- Plone webgune eleanitzetan espezialduak
- Plone proiektuan partehartzaile aktiboak
- eAdministrazioan eskarmentu handia: UdalPlone eta PloneGov.
- Plone formakuntza