Ohar legala
Mesedez, webgunea erabiltzeko orduan zalantzak badituzu, irakur itzazu ondorengo argibideak. Izan ere, webgune hau erabiltzen baduzu, ondorengo baldintzak onartzen dituzu. Dena dela, edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan.
1. Nortzuk gara
Codesyntax SL enpresa 2000. urtean jaio zen. Software librean oinarritutako Interneterako baliabide eta zerbitzuak eskaintzen ditu. CODESYNTAX SL (C.I.F. B20696092) enpresak Eibarren du bere egoitza, Azitain industrialdea 3-K, E-20.600 EIBAR, Gipuzkoa helbidean eta Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanda 2000ko martxoaren 27tik, 751 protokolo-zenbakiarekin.
2. Codesyntax.com webguneaz
Une honetan erabiltzen ari zaren www.codesyntax.com webgune hau Codesyntax SL-ek sortu du bere jarduera eta zebitzuei buruzko informazio ahalik eta zabalena eskaini ahal izateko.
3.- Jabetza eta erabilera-baldintzak
4.- Iraupena
Orrialde honetan zehazten ditugun baldintzak ez dira aldatuko webgunean dauden bitartean. Hala ere, Codesyntax SL-ek eskubidea izango du beroriek aldatzeko nahi duen unean, baina aldaketak ere webgunean bertan jakinarazi beharko direlarik.
5- Datuen babeserako jarraibideak
Codesyntax SL-ek bere egiten ditu datuen babeserako dauden betebehar legalak, besteak beste:
a) Datu pertsonalen datu-base bat.
b) Datuen bilketaren arrazoia.
c) Informazioaren hartzaileak.
d) Datu-baseko datura sarrera baimentzea, eta datuok aldatzeko eta ezabatzeko aukera izatea.
Codesyntax SL enpresak datuen babeserako beharrezko diren segurtasun-maila guztiak hartuko ditu, legeak adierazitakoa jarraituz. Datuak gordetzeko eta babesteko jarri beharreko baldintza eta baliabide guztiak jarriko dira. Halaber, fitxategian dauden datuak sekretupean izango dira beti.
Erabiltzaileak eskubide osoa izango du, une oro, bere datuetara sartzeko, eta beroriek aldatzeko zein ezabatzeko, datuen babeserako legeak dioenaren arabera, eta webgune honetatik bertatik, horretarako formulario hau erabilita.
Fitxategiaren jabetza Codesyntax SL-rena besterik ez da, eta dagokien langileek bakarrik ikusi eta erabili ahal izango dituzte datu pribatuak.
6.- Baldintzak onartzea
Webgune hau erabiltzen duen orok orrialde honetako baldintzak betetzea onartzen du.