Binke! Galdakaoko eta Usansoloko tokiko komunikabidearen beharretara egokitua, diseinu bisualagoa, arinagoa eta gailu guztietara egokitzen den webgunea garatu dugu, WordPress CMS-a erabiliz.

Webgune berriak honako ezaugarriak ditu:

  • Albisteen eta atalen kudeaketa sinplea.
  • Eduki multimedia (bideoak, argazkiak...) txertatzeko aukera.
  • Iritzi-artikuluak eta kolaborazioak erraz antolatzeko egitura.
  • Bilaketa aurreratua eta artxibo erosoa.
  • Sare sozialetarako partekatze mekanismo errazak.
  • Eta berriena: webgunetik WhatsApp eta Telegram bidez harpidetzeko aukera dago, Binkeren albisteak zuzenean jasotzeko.

Proiektu honek tokiko hedabide digital baten errealitateari eta baliabideei egokitutako tresna bat eskaintzen du, eduki sortzaileei eta irakurleei esperientzia hobea eskaintzeko.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak