Webgune berria argitaratu dugu Euskal Birusa Elkarte kulturak kudeatzen duen, eta Ermuko eta Mallabiko albisteak jasotzen dituen Drogetenitturri aldizkariarentzat.

1980. urtean sortu zen Euskal Birusa Elkarte kultura, Ermuan euskararen erabilera indartzeko eta bultzatzeko helburuarekin. Gaur egun, Ermuko eta Mallabiko albisteen berri ematen du.

Django eta Python-ekin garatutako TOKIKOM Plataforma erabiliz webgune berria argitaratu dugu. Dagoeneko 29 komunikabideek erabiltzen dute TOKIKOM plataforma euren edizio digitala kudeatzeko. Gaur egun, TOKIKOM-ek 30 bazkide ditu eta euskarazko 78 toki komunikabidek osatutako sarea da.

TOKIKOM plataformari buruzko informazioa, hemen.

Bisitatu eta irakurri Drogetenitturri, Drogetenitturri.eus-en.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak