WASTEWISE proiektuaren plataforma

ELHUYAR lantzen ari den WASTEWISE proiektuaren plataforma berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

ULMA Packaging-en katalogoen tresna berria

ULMA Packaging-ek, ontziratze-soluzioen sektoreko erreferenteak, bere produktu-katalogoak eskuragarri jarri eta erabiltzaileentzat erabilgarriago egiteko aplikazio berria garatu du.

Egunean Behin 16D

Egunean Behin jokoak 2024an bere 5. urteurrena ospatu du, eta dagoeneko 16 denboraldi arrakastatsu izan ditu. Euskal Herrian zale ugari batu ditu, azken denboraldian 60.000 erabiltzaile baino gehiago aritu dira galderak erantzuten eta puntuak lortzen.

Eibarko udal webgune berria

Eibarko udal webgunea eguneratu dugu, Plone azpiegitura 6. bertsiora berrituta eta irudi korporatibo berrira egokituta.

Kiroletik.eus: kirol komunitatearen plataforma digitala

Antxeta Irratiak eskatuta Kiroletik.eus webgune berria garatu dugu euskal kirol komunitatearentzako plataforma digital gisa. Telefono mugikorretan pentsatuz egindako diseinuak erabiltzaile esperientzia arin eta intuitiboa eskaintzen du. Web plataforma berria garatzeko software librea erabili da, hain zuzen ere, Plone CMS eduki kudeatzailearen 6. bertsioa.

Koparia: Ikasbidaietako material pertsonalizatuaren eskaintza kudeatzeko aplikazioa

CodeSyntax-ek garatu duen tresna berriaren diseinua Kopariaren webgune korporatibora egokitu da, eta plataforma garatzeko software librea erabili da, Django framework-a.

EUKI Aholkularitzaren web korporatibo berria

CodeSyntaxek EUKI Aholkularitzaren webgune korporatibo berria garatu du. Web diseinua erakundeak duen irudi korporatibora egokitu da eta azpiegitura teknikoa garatzeko software librea erabili da, WordPress CMS eduki kudeatzailea.

NEM-EMERGE proiektuaren plataforma digitala

ELHUYAR lantzen ari den NEM-EMERGE proiektuaren plataforma digitala berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Sagardoaren Lurraldea: Erreserba sistema

Zure plana erreserbatu Sagardoaren Lurraldea-rentzat garatu dugun sisteman eta gozatu sagardoaren kultura zuk nahi bezala.

KIMUAK, urteko euskal film labur onenen katalogoa

KIMUAK Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako programa da. Katalogo batean euskal film labur onenen aukeraketa batzen du zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzeko.

Ezkerraldea Enpresa Digitala

Ezkerraldea Enpresa Digitala, Euskadiko Parke Teknologikoen sareko Abantoko Campusean dago eta gaitasun digitalen garapen profesionala bermatzen duen ekimena da. IKTetan formakuntza ekitaldiak antolatzeko webgunea, toki erreserba eta jarraipena egiteko sistemarekin garatuta.

Oñatiko Emakumion Etxia

Oñatiko Emakumion Etxiaren ekimenaren eta bere parte-hartze egitasmoaren eraikuntza kolektiborako esparru digitala eraikitzen lagundu dugu, horretarako Plone CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

ALBATROSS proiektuaren gunea

ELHUYAR lantzen ari den ALBATROSS proiektuaren gune digital berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Jauzi.eus: Euskarak aisiara jauzi!

Sortzen Elkarteak kudeatzen duen Iruñerriko euskaraz kanpoko jardueren bilatzailearen webgune berria garatu dugu. Horretarako, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

REMAKING proiektuaren webgune berria

Elhuyar lantzen ari den REMARKING proiektuaren webgune berria diseinatzeaz eta garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako WordPress CMS eduki kudeatzeailea erabiliz.

Usurbilgo baserrien eta baserritarren webgunea

Usurbilgo Baserrien eta Baserritarren web plataforma berria garatu eta argitaratu dugu, Wordpress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.