Sortzen Elkarteak kudeatzen duen Iruñerriko euskaraz kanpoko jardueren bilatzailearen webgune berria garatu dugu. Horretarako, WordPress CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Sortzen Elkartea 1991ean sortu zen eta sare publikoko ikastetxeak bere osotasunean hartzen dituen erakundea da. Gaur egun, Nafarroako hainbat ikastetxe, guraso elkarte eta eskola-kide ari da Elkartean lanean.
 
Garatu dugun webgune berrian, jarduera guztiak 5 iragazki (adina, zonaldea, mota, eguna eta antolatzailea) dituen mapa batean kontsultatu daitezke, bilaketa askoz azkarragoa eta erosoagoa izan dadin. Era berean, 2024-25 ikasturterako jardueretan izena emateko aukera egongo da ekainaren 4tik 14ra. Gainera, Sortzen Elkarteak proposatu berri duen Euskararen Normalizazio Plana kontsultatu daiteke.
 
Ikusi mota hauetako beste proiektuak