Elhuyar Zientzia proiektuaren gune berria garatzeaz arduratu da CodeSyntax, horretarako Django Wagtail CMS eduki kudeatzailea erabiliz.

Elhuyar Zientzia proiektuaren bitartez Elhuyarrek euskarazko zientzia dibulgazioa sustatzen du, zientzia guztion eskura jarriz. Webgunean hainbat eduki kontsultatu daitezke: albisteak, erreportajeak, bideoak eta Elhuyar aldizkaria online irakurtzeko bisore baten bidez nahiz deskargatzeko aukera eskainiz. Erabiltzaileek, gainera, buletinean harpidetzeko aukera dute, azken berriak zuzenean jasotzeko.

Zenbait ezaugarri:

  • Elhuyarren hainbat komunikabideren bateratzea: Zientzia.eus, Elhuyar Aldizkaria, Teknopolis, Norteko ferrokarrila eta abar.
  • Webgunea euskara hutsez baina Elhuyarren AA itzulpen azpiegiturari esker gazteleraz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz irakurri daitezke albiste eta edukiak.
  • Guztira 20.000 artikulutik gora publikatu dira.
  • Adimen artifizialak webguneko edukiak berrerabili eta aipatzeko prestatuta dago.
  • Newsletterra automatikoki sortu eta Mailchimp-era kargatzen da, webgunearen maketazio eta diseinua errespetatuz

Proiektua Elhuyarren ekimena da. CodeSyntax arduratu da webgunearen garapen tekniko eta bateratzeaz.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak