...eta kitto! Euskara Elkartearen webgune berria argitaratu dugu. Euskara Elkarteak Eibarko albisteak jasotzen dituen astekaria kudeatzen du.

Euskaltzale talde baten ekimenez 1992. urtean eta kitto! Euskara Elkartea sortu zen. Hasieratik, elkarteak euskaragatik eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatzeari ekin zion. Aldizkaria hasieran hilabetekari bat zen arren, orain astekari bihurtu da 1300 ale baino gehiago argitaratuz.

Plone 6 CMS eduki kudeatzailea erabiliz webgunea berria argitaratu dugu. Bertan, aktualitateko kontuak, Euskara Elkartearen historia, bazkide egiteko aukera, Elkarteak kudeatzen dituen proiektu ezberdinak eta eskaintzen dituen Euskara zerbitzu desberdinak ikusteko aukera dago.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak