Podcast atal berria bertsoa.eus-en (eta EHBT26)
Proiektu hau ikusi: https://bertsoa.eus/podcastak/
Podcast azpiegitura berriarekin ikus-entzunezkoak eskura!
Bertsoa.eus atariaren barruan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren inguruko atal berezia dago martxan, lehendik garatutako azpiegitura baliatuz. Baina txapelketaren bultzada aprobetxatuz, podcasten atal berri oso bat ere jarri du martxan CodeSyntaxek.
Django azpiegituraren gainean egindako garapena da, eta badu berrikuntza esanguratsu bat. Bertso Saioak podcastaren atalak, automatikoki sortzen dira zerbitzarian Bertsoa.eus-ek saio baten laburpen bertsoaldiak igotzen dituen aldioro. Gainerako podcastak, eskuz kudeatzen ditu Bertsozale Elkarteak berak.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa beraren gunea ere, CodeSyntaxen garapena da elkartearen webgunearen barrurako garatua.