Ffrwti

Euskal Herrian garatu ditugun pare bat proiektu ezagunen transposizioa Galesera, hori da Ffrwti: Batetik, Sustatu-ren klon bat, albistegi/blog kolektibo gisa, eta bestetik, Umap-ek euskarazko Twitterreko jarioaren bilduma egiten duen bezala, galesez egiten diren txioen agregazioa (erabiltzaile rank batekin eta trending topic-ekin) ere badago Ffrwti.

Ffrwti garatu da Galesko Gobernuak 2013am kaleratutako hizkuntza eta teknologia laguntza fondoko proiektuetako bat aukeratua izan zelako. Gainerako proiektuetan gehienek mugikorretako app itxura daukate. Proiektua Nwdls Cyf enpresarena da, eta CodeSyntax-ek zerbitzua ematen dio horri.

Ffrwti-k Sustatu-ren antza du, baino gehiago du bere barnean: Umap-eko txiolarien rankinaren parekoa, eta eguneroko traolen joerak ere kontuan hartzen dira. Soziolinguistikoki, euskara eta galesa pareko daude, baina oraingoz makinaria automatikoak galesez erabiltzaile gutxiago ditu detektatuak bertako rankinerako, hemen euskaldunak baino (2.500 lagun galesez, 5.600 euskaraz). Baina prozedura bera da: pertsona horiei jarraitu, eta galesez txiokatzen dutenean, estekak baloratu albistegi automatikoa egiteko, traolak kontatu joerak ezagutzeko. Albistegi automatikoari dagokionez, euskaraz baino txio gutxiagorekin igarotzen dira argitalpen atalasetik Galesko elementuak.


Hortaz, Sustatuk baino funtzio gehiago ditu Ffrwtik, baina beste alde batetik sinpletu ere egin da: Login sistema bakarra dago Ffrwti-n, Twitterren bidez eta kito (Sustatun, e-postaz eta Facebook bidez ere egin daiteke).



Django plataforman egina dago Ffrwti, eta barne-kudeaketa ere galesez dauka. Hizkuntzaren arroztasun ortografikoa erabatekoa da euskararen ikuspegitik, baina egokitzapenaren alderdi linguistikoa ez da batere zaila izan: moldaketa gehiagotarako ere prest dago une honetan Sustaturen eta Umap-en makinaria. Inork katalanez edo beste hizkuntza batean garatu nahiko balu, abisatu diezagula. Hizkuntza ezagupena, modulo libre baten bidez egiten da (LangId), datubasera datozen txioetan hautapena denbora errealean eginez.

Ikusi mota hauetako beste proiektuak