Proiektuak: 2014
Tribual
Mugikorretarako jokoa da Tribual, mekanika arin eta itsaskorrekoa, Trivial estilokoa. Bost galdera erantzun behar dira, ahalik eta denborarik txikienean, zure aurkariak baino azkarrago. Eleanitza da, eta une honetan euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jokatu daiteke. Gakoetako bat galdera-sorkuntza automatikoa izan da, milaka galdera sortu arte (130.000 galdera, 2015eko ekainean).
Fork 2 Fork, jatekoa galesez
Ekimenaren helburua da tokiko ekoizleen janari freskoa erostearen mesedeez jardutea. Webguneak albisteak, agenda, errezetak eta komunitate bat eskaintzen die jarraitzaileei, ingelesez zein galesez.
Mondragon: profesionalen prestakuntza
Mondragon Unibertsitatearen profesionalen prestakuntzarako katalogo-webgunea
Debabarrena.net 2014
Diseinu eta berrantolaketa 2014. urtean.
Ffrwti
Euskal Herrian garatu ditugun pare bat proiektu ezagunen transposizioa Galesera, hori da Ffrwti: Batetik, Sustatu-ren klon bat, albistegi/blog kolektibo gisa, eta bestetik, Umap-ek euskarazko Twitterreko jarioaren bilduma egiten duen bezala, galesez egiten diren txioen agregazioa (erabiltzaile rank batekin eta trending topic-ekin) ere badago Ffrwti.
Eke.eus 2014
Sarrera orria berriztea eta diseinu arduratsua prestatzea. Diseinu arduratsu honi esker, telefonoetatik ere webgunera erraz sartzeko modua dago.
ULMA Construction - web plataforma
Konplexutasun handiko webgunea, kudeatzen dituen hizkuntza, herrialde eta dominioak direla eta.
Kontuak Garbi Azpeitia
Udalaren transparentzia proiektua, aurrekontuak publikatzeko tresna.
Eizie.org 2014
Berregituraketa eta restyling lana egin dugu Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunean.