GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren jolasa da. Edonork jokatu dezake baina 2024 urtean abiatutako lehiaketa 12-18 urte arteko gazteentzako da.

Bizkaiko gazteen artean arrakastatsuenetakoa den jolasa da. Bere helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda. 

Proiektua 11 udal eta mankomunitatera zabaldu da 2024 urtean. Bizkaiko mendebaldetik hasi eta ekialderaino, oso ezberdinak diren herrietako gazteak batzen ditu Gurot-ek. Getxo, Mungia, Gernika, Sestao, Amorebieta-Etxano, Abanto-Zierbena, Lekeitio, Erandio, eta Enkarterri (11 udalerri) , Durangaldea (10 udalerri) eta Txorierri (6 udalerri) mankomunitateak.

Gurot lehiaketan parte hartzeko izen-ematea www.gurot.eus webgunean egiten da.

 

Ikusi mota hauetako beste proiektuak