Proiektuak: hezkuntza
Kurutziaga ikastola
Durangoko Kurutziaga ikastolaren webgunea garatu dugu Wordpress erreminta erabiliz. Webgunean erakundearen informazio korporatiboa, albisteak eta eskaintza akademikoaz dihardute.
Zientzia Azoka
Gazteak zientzia-proiektuen garapenean murgiltzeko helburua dauka Zientzia Azokak, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen die. Elhuyar Fundazioarentzat garatu dugun webgune berri honetan egitasmoaren berri ematen da eta gazte-taldeek izena eman dezakete. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz egin dugu
Bizilabe
Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan aritzeko ikerketa-zentroen sarea da Bizilabe, eta Elhuyar Fundazioaren ekimen bat da. Garapena Plone teknologia erabiliz egin dugu.
La Salle Eibar 2017
Eibarko La Salle ikastetxearen webguneari aurpegia berriztu diogu. Batetik, egitura berria eman diogu hasiera orriari, elementuen berrantolaketa bat eginez, hauek erakundearen lehentasunetara egokituz; bestetik, diseinu berria edozein gailutara dago egokitua diseinu arduratsuaren teknika erabiliz.
Mondragon: profesionalen prestakuntza
Mondragon Unibertsitatearen profesionalen prestakuntzarako katalogo-webgunea
Mondragon.edu
Unibertsitatearen webgunea. 50 editore baino gehiago, fakultate eta sail askotan banatuta.