Bai industriari - Debegesa

Bai industriari Debegesa Debabarreneko garapen agentziaren ekimen bat da sektore industrialak eskualdean duen pixua ezagutzera eman eta lanpostu mota hori balioan jartzeko. Ekimenarentzat aparteko webgune bat sortu beharrean Debegesaren webgunean bertan integratu dugu azpiwebgune edo microsite moduan garatuz.

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga euskal idazle ezagunaren webgune ofizialaren diseinua berritu dugu, estetika berria landuz eta mugikorretara egokituz.

Larzep

Munduan zehar saltzen duen enpresa industrial honen webgune eleanitza berritu dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz. Webgunea hainbat hizkuntzatan dago eta nahi beste domeinutan argitaratzeko prestatua dago, kudeaketa zentralizatu batetatik abiatuz.

Orona Fundazioa

Orona Fundazioaren webgunea garatu dugu Plone teknologia erabiliz. Webguneak Fundazioaren jarduna eta albisteak jasotzen ditu.

Soka

Euskal dantzaren inguruko erakusketa ibiltariaren informazio jasotzen duen microsite-a. Euskal Kultur Erakundearentzako egindako lana.

Eibarko kulturaren ataria

Eibarko Udalaren webgunean atal berezitua sortu dugu herriko kultur-jarduna jasotzeko. Micro-site moduan landua dago proiektua, bere eduki eta diseinu propioarekin.

Info64.org

Xake-txapelketen inguruko informazioa publikatzen dituen plataforma. Espainiako Xake Federazioarentzat eginiko lana.

Kirmen Uribe

Kirmen Uribe idazlearen webgunea itxuraldatu dugu. Diseinu berria, responsive design teknika aplikatuz.

Biolaster

Kirol errendimendua hobetzen laguntzen duten produktuak saltzen dituen enpresa honen online dendaren itxura berritu dugu, edozein gailutara egokituz responsive design teknikari esker.

Corehum

Giza baliabideen kontsultoria, formazioa eta langileen selekzio-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da Corehum

Natural Branding

Marketing eta publizitate ekintzak modu berezi eta natural batean egiteko aukera eskaintzen du Natural Brandingek. Bere webgunea berritu dugu Wordpress erreminta erabiliz.

Geoparkea 2015

Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea goitik behera aldatu dugu. Edukiak berrantolatu, diseinua aldatu, mugikorretara egokitu eta erreserba zentrala birmoldatu.

Maxixatzen

Azkoitiko albisteak jasotzen dituen webgunearen garapena eta diseinua Tokikom plataformapean

Hiruka

Uribe Kostako albisteak jasotzen dituen webgunearen garapena eta diseinua Tokikom plataformapean

Baleike

Zumaiako albisteak jasotzen dituen webgunearen garapena eta diseinua Tokikom plataformapean

Fork 2 Fork, jatekoa galesez

Ekimenaren helburua da tokiko ekoizleen janari freskoa erostearen mesedeez jardutea. Webguneak albisteak, agenda, errezetak eta komunitate bat eskaintzen die jarraitzaileei, ingelesez zein galesez.