Andretxea - Eibar

Eibarko udalaren Berdintasun zerbitzua da Andretxea, eta honen webgunea sortu dugu, microsite moduan, Eibar.eus atarian integratua. Garapena Plone CMS-arekin egin dugu.

ALDA

ELA sindikatuaren aldizkari berria da ALDA eta bere Interneteko presentzia prestatu dugu, ELAren atarian azpi-webgune gisa. Plone CMSa erabiliz egin dugu garapen teknikoa.

Tarragonako udala - inauteriak

Tarragonako udalarentzat 2018ko inauteriei dedikaturiko azpi-webgunea egin dugu Plone eduki kudeatzailea erabiliz.

Arkupe - Aretxabaletako udala

Aretxabaletako udalarentzat Arkupe kultur etxearen azpi-webgunea garatu dugu. Azpi-webgune hau udalaren webgunearen baitan dago. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz egin dugu.

ULMA Packaging - Interpack 2017

ULMA Packaging enpresa hainbat feriatara joaten da urtero, horietako bat da Interpack. Ferien aurretik lana egiteko tresna bat da garatu duguna, eta enpresak eskaini nahi duen beharrezko informazio guztia eskaintzen du. Aparteko webguneak garatu beharrean, azpiwebguneen alde egin dugu.

Dinamoa

Azpeitiko kultur mugimendu indartzeko helburua du Dinamoak, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak martxan jarritako proiektuak. Dinamoaren webgunea azpiwebgune moduan dago egituratua, Kulturaz.eus webgunearen azpian. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz dago egina.

101L

Donostia 2016 eta Euskal Herriko Ahotsak (Badihardugu elkartea) daude 101L proiektuaren atzea. Izenak erreferentzia egiten dio gure lurraldean hitz egiten diren 101 hizkuntzei. Interneteko presentzia azpiwebgune gisa dago egituratua, eta garapena Django teknologia erabiliz egina dago.

Europa bat-batean

Donostia 2016 dela eta antolatzen den "Europa bat-batean, kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa" biltzarraren azpiwebgunea garatu dugu. Aparteko webgune bat egin ordez antolatzailea den Mintzola Fundazioaren webgunearen baitan sortu da azpiwebgunea, bere diseinu eta eduki zuhaitz propioarekin. Garapena Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egin dugu.

Bai industriari - Debegesa

Bai industriari Debegesa Debabarreneko garapen agentziaren ekimen bat da sektore industrialak eskualdean duen pixua ezagutzera eman eta lanpostu mota hori balioan jartzeko. Ekimenarentzat aparteko webgune bat sortu beharrean Debegesaren webgunean bertan integratu dugu azpiwebgune edo microsite moduan garatuz.

Eibarko kulturaren ataria

Eibarko Udalaren webgunean atal berezitua sortu dugu herriko kultur-jarduna jasotzeko. Micro-site moduan landua dago proiektua, bere eduki eta diseinu propioarekin.

Klub gastronomikoa

Debabarreneko produktuen klub-gastronomikoa azaltzen duen micro-site bat