Egunean Behin jokoaren hiru bertsioak aldi berean jokatzen ari dira munduko hainbat lekutan.

CodeSyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak, 2023an lau urte bete ditu eta bere 12. denboraldia abian da. Jokoaren beste bi bertsioak, Un Cop al Dia (Katalunian) eta Cwis Bob Dydd (Galesen), bigarren denboraldia hasi berri dute. Hori gutxi balitz, hiru bertsioak batera martxan dauden lehenengo aldia da. Hau da, aste honetan, Euskal Herrian, Katalunian eta Galesen jokatzen arituko dira.

Animatu zaitez eta parte hartu!

Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!

Hemen ere baduzu informazioa

Ikusi mota hauetako beste proiektuak