PLONE CMS-aren etorkizuna lantzen: Beethoven Sprint 2022

Ohi bezala, PLONEren etorkizuneko garapenetan parte hartu eta laguntzen saiatzen gara, horregatik Bonn-en antolatu den Beethoven Sprint 2022 delakoa babestu eta bertan izango gara.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea

Behatokia.eus webgunea berritu dugu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea eguneratu eta diseinuaren aldetik Behatokiaren marka berrira egokitu dugu.

Berriketan, Debako Zuhatza elkartearen web ataria

"BERRIKETAN" Debako Herri Aldizkariaren webgunea argitaratu dugu. Debako ZUHATZA euskara elkarteak bultzatuta.

ADIMEN: Agiritegi adimendun baterako aplikazio eta tresna aurreratuak

ADIMEN proiektuaren helburu nagusia multimedia edukien artxibo digital aurreratura bideratutako soluzio berri eta berritzaile bat garatzea da. Artxibategi digital aurreratu hori formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia) landuko da.

SEGRES, Immunitate-Sistema Artifizialetan oinarritutako zibersegurtasuna

SEGRES izeneko proiektuan parte hartzen dugu. Proiektuaren helburua Gizakien Sistema Immunitario konplexuan oinarritutako zibersegurtasun eredu berri baten kontzeptualizazioan aurrera egitea da. CDTI-k finantzatzen du, "Misioak" izeneko Zientzia eta Berrikuntza programaren barruan, eta 2023ra arte luzatuko da.

Marketina eta promozioa Interneten

Gure produktu eta zerbitzuekin, Egunean Behin kasu, Laboral Kutxa, Guuk, EITB, ULMA Group, Elhuyar, AEK, Cikautxo, Petronor, ELKAR, EkoLurra, BadaLab, FICOBA, Arnasa Gara, KOT, EIKA, Mubil, Euskaber ... bezalako enpresa eta erakundeekin Internet eta App bidezko babesletza, marketina eta promozioa landu ditugu.

Kulturaz

Azpeitiko Kultur Kooperatibaren webgunea da Kulturaz.eus. Kooperatiba honek hiru gune nagusi kudeatzen ditu: Sanagustin Kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa Sormen gunea. Gainera, haien agenda telebistan ikusteko moduan prestatu dugu, webgunetik zuzenean elikatuz eta baita mugikorretarako aplikazio bat ere. Garapena Plone erabiliz egina dago.