ADIMEN: Agiritegi adimendun baterako aplikazio eta tresna aurreratuak

ADIMEN proiektuaren helburu nagusia multimedia edukien artxibo digital aurreratura bideratutako soluzio berri eta berritzaile bat garatzea da. Artxibategi digital aurreratu hori formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia) landuko da.

SEGRES, Immunitate-Sistema Artifizialetan oinarritutako zibersegurtasuna

SEGRES izeneko proiektuan parte hartzen dugu. Proiektuaren helburua Gizakien Sistema Immunitario konplexuan oinarritutako zibersegurtasun eredu berri baten kontzeptualizazioan aurrera egitea da. CDTI-k finantzatzen du, "Misioak" izeneko Zientzia eta Berrikuntza programaren barruan, eta 2023ra arte luzatuko da.

Guide2Wear

Garraio publikoa eta mugikortasuna xede dituen Europako I+G proiektua. Guide2Wear-en helburua mugikortasunean eramangarri adimentsuek (wearable) eduki dezaketen erabilpena aztertzea da.

OpenDash

Datu irekiak erabiliz kontrol panel batzuk sortzeko aukera ematen duen I+G proiektua, Business Intelligence eremuan aplikatzeko.