Bertsoa.eus

7.000 bideotik gora dituen egitasmoa honen azpiegitura berria eraiki dugu Django frameworka erabiliz. Webgunea eta datu-basea eraikitzeaz gain, bideoen konbertsioa egiten duen sistema automatikoa prestatu dugu.

Agirre Lehendakaria Center

Gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa da Agirre Lehendakaria Center. Webgunea Plone eduki kudeatzailea erabiliz garatu dugu.

Gaztezulo

Gaztezulo aldizkariaren webgunea garatu dugu Plone teknologia erabiliz.

ULMA Packaging - Interpack 2017

ULMA Packaging enpresa hainbat feriatara joaten da urtero, horietako bat da Interpack. Ferien aurretik lana egiteko tresna bat da garatu duguna, eta enpresak eskaini nahi duen beharrezko informazio guztia eskaintzen du. Aparteko webguneak garatu beharrean, azpiwebguneen alde egin dugu.

Bizilabe

Gazteak ikerketa-proiektuetan eta proiektu teknologikoetan aritzeko ikerketa-zentroen sarea da Bizilabe, eta Elhuyar Fundazioaren ekimen bat da. Garapena Plone teknologia erabiliz egin dugu.

Pixel Sistemas

Pixel Sistemas enpresak, besteak beste, produktuen diseinu eta bizitza zikloko soluzio teknologikoak eta 3D inprimagailu profesionalak eskaintzen ditu. Webgunean haien produktu-eskaintza zabala aurkezten dute, ezagutzera ematen dituzte burutzen dituzten formazio-saioak, arrakasta-kasuak aipatzeaz gain. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz burutu dugu.

Durango 1936

Durango 1936 kultur elkarteak Gerra Zibilean jazotako gertakariak salatzen ditu. Webgunean hainbat lekukoren testigantza aurkitu dezakegu. Garapena Django teknologia erabiliz egin dugu.

Futurelan

Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuarentzat egindako proiektua da Futurelan, Enpleguaren Prospektiba Behatokia. Enplegu eta lan joeren inguruko hainbat datu eskaintzen ditu webguneak, eta garrantzia handia ematen zaio datuen bisualizazioari. Garapena Django teknologia erabiliz dago egina.

ELA 2017

ELA Euskal Sindikatuaren webgunea goitik behera berritu dugu, teknikoki zein estetikoki. Webgune berriak bisualagoa izan nahi du, nabigazio argiagoarekin, ELAren mezua hobeto iritsi dadin. Garapena Plone teknologia erabiliz dago egina.

Dinamoa

Azpeitiko kultur mugimendu indartzeko helburua du Dinamoak, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak martxan jarritako proiektuak. Dinamoaren webgunea azpiwebgune moduan dago egituratua, Kulturaz.eus webgunearen azpian. Garapena Plone eduki kudeatzailea erabiliz dago egina.

101L

Donostia 2016 eta Euskal Herriko Ahotsak (Badihardugu elkartea) daude 101L proiektuaren atzea. Izenak erreferentzia egiten dio gure lurraldean hitz egiten diren 101 hizkuntzei. Interneteko presentzia azpiwebgune gisa dago egituratua, eta garapena Django teknologia erabiliz egina dago.

Txoriak.eus

Txoriak.eus-en asmoa da Euskal Herriko txorien inguruko informazioa ematea (informazio ornitologikoa eta txorien izenarena). Garapena Django teknologia erabiliz egina dago.