Proiektuak

Enpresa Digitala SPRI
IKTetan formakuntza ekitaldiak antolatzeko webgunea, toki erreserba eta jarraipena egiteko sistemarekin.

GAMES: Clip eta metadatuen sorkuntza automatikoa bideo luzeak oinarri hartuta.
Bideo-lapurpenak sortzeko soluzio berritzailea da GAMES. Jatorrizko bideotik lortutako irudi eta frame garrantzitsuenak batuz.

TuLankide 2020
TuLankide atariak jasotzen ditu Mondragon Korporazioaren baitan sortzen diren albiste guztiak eta 2020 amaieran publikatu dugu bere webgunea. Garapen teknikoa egiten Plone software libreko eduki kudeatzailea erabili dugu.

LOWINFOOD
Hainbat eragilek bultzatzen duten proiektua da LOWINFOOD eta bere helburua da zakarrontzira botatzen dugun janariaren arazoari irtenbideak aurkitzea. Webgunea diseinatu eta garatzeaz arduratu gara, horretarako Wordpress erreminta erabiliz

Barrutia ikastola
Gasteizko Barrutia ikastolaren webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz

Txiotesia 2020
Berritu egin dugu UEU-ren Txiotesia atala eta ekimenari lotutako informazio interesgarria aurkituko duzu bertan: orain arte parte hartu duten ikertzaileen txioak, Txiotesian ezagutu eta elkarrizketatu diren ikertzaileak, lehiaketako irabazleak eta abar.

GEU Elkartea
GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu.

FoodLAND Africa
FoodLAND proiektuak Afrikako tokiko elikagai sistemen elikadura-errendimendua bultzatzera bideratutako teknologia berritzaile, eskalagarri eta iraunkorrak garatu, ezarri eta balioztatu nahi ditu, nekazaritza-biodibertsitatea eta elikagaien aniztasuna eta dieta osasungarrien aniztasuna indartuz.

Durango 1936 - 2020
Gerra Zibileko lekukotzak jasotzen dituen webgune honen diseinua berritu dugu. Plataforma teknologikoak Django izaten jarraitzen du

Zumaiako udal webgunea
Zumaia.eus webguneari itxura aldatu diogu. Hasiera orria moldatzeaz gain, albistegiaren eta agendaren estetika goitik behera berritu dugu

Euskararen etxea
2004an sortu zuten Euskararen Etxea Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, eta erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Webgune berria Wordpress erabiliz sortu diogu, eta erreserba-sistema Django-rekin egin dugu

Indeus
Industriaren Euskal Plataforma, Indeus, EAEko industria arloan euskararen presentzia areagotzeko helburuz antolatu den lantaldea da. Bere webgune berria diseinatu eta garatu dugu, horretarako Plone CMSa erabiliz