Bizkaie

Bizkaiera darabilen kultur agerkari honen webgunea berritu dugu. Webgune berria Django software libreko framework-a erabiliz dago egina eta edozein gailutara dago egokitua responsive design teknikari esker.

Hori-hori

1991tik dihardu Hori-horik itzulpengintza, hizkuntza aholkularitza eta interpretazio zerbitzuak eskainiz, besteak beste. Haien webgune berritu dugu Wordpress erreminta erabiliz.

Europa bat-batean

Donostia 2016 dela eta antolatzen den "Europa bat-batean, kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa" biltzarraren azpiwebgunea garatu dugu. Aparteko webgune bat egin ordez antolatzailea den Mintzola Fundazioaren webgunearen baitan sortu da azpiwebgunea, bere diseinu eta eduki zuhaitz propioarekin. Garapena Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egin dugu.

Mintzola Fundazioa

Mintzola Fundazioaren webgunea berregin dugu. Prozesuan zehar Plone eduki kudeatzailearen azken bertsioa erabili dugu eta diseinu arduratsuaren teknikari esker webgunea edozein gailutara egokitzen da.

Neurtek

Neurtek enpresaren webgunea berritu dugu, horretarako Plone erreminta erabiliz. Hainbat hizkuntzatan egoteko prestatua dago eta helburu nagusia bezeroen kontaktu-eskaerak lortzea da. Webgunea enpresaren ERParekin dago lotua.

Zarauzko Hitza

Zarauzko Hitzaren ataria egin dugu Tokikom plataforma erabiliz. Herriko albisteak jasotzen ditu webgune sortu berriak. Tokikom plataforma zentrala Django software libreko frameworka erabiliz dago garatua.

Arbe hotela

Mutrikun kokatua dagoen hotel ikusgarri honen webgunea garatu dugu. Irudiei pisu handia ematen zaie webgunean. Wordpress erabiliz garatua dago. Mugikorretara egokitua dago eta hiru hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak.

Elay

Elay enpresaren webgunea garatu dugu Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz. Webgune eleanitza da, euskaraz, alemanez, ingelesez, gazteleraz, frantsesez eta txineraz dago. Intranet bat dauka. Mugikorretara egokitua dago diseinu arduratsuaren teknikari esker.

Blogak.eus

Blog plataforma bat da Blogak.eus, 2016an 10 urte bete berri dituena. Urteurren horren aitzakian goitik behera berritu dugu teknikoki zein estetikoki. Django frameworka erabiliz berritu dugu azpiegitura teknikoa.

Zurean APP

Zurean tokiko informazioaren agregatzaile bat da. Norbere herriko hainbat informazio eskaintzen ditu zerbitzuak: eguraldia, albisteak, agenda, gida, mapa, garraioak eta abar. Android eta iOS sistema eragileentzat dago prestatua.

Sustatu.eus 2016

Euskarazko blog aitzindaria. Aurpegia aldatu eta guztiz berritu dugu Sustatu. Berariaz zaindu dugu mugikorretarako bertsioa, arinagoa eta azkarragoa egiteko. Django frameworka erabiliz dago garatua.

Alea

Arabako albisteak jasotzen dituen webgunearen garapena eta diseinua Tokikom plataformapean.