Foru Aldundiarekin euskarazko harremana izatearen alde
Gure enpresan euskara darabilgu egunerokoan. Zenbait bezero eta erakunderekin ere berdintsu jokatzen dugu, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Atzoko konpromisoarekin orain arteko bidean jarraitzea asmoa azaldu genuen eta gipuzkoar guztiak animatzen ditugu Foru Aldundiarekin harremanak euskaraz mantentzera.

Argazkiak.org | GFA euskara akordioa © cc-by-sa: codesyntax
Euskara Zuzendaritza Nagusiaren albistegian irakur daiteke atzokoaren kronika, eta prentsa bulego digitaleko bideoan ere ikusi Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak, Banaiz Bagara elkarteko Petra Elserrek eta Errealaren Fundazioko Joseba Ibarburuk egindako adierazpenak.


