Hemen zaude: Hasiera Bloga Gipuzkoa Innova 2009 saria Tagzania Services enpresari

Gipuzkoa Innova 2009 saria Tagzania Services enpresari

Mikel Lizarralde 2009/05/08
Noticias de Gipuzkoa eta Debegesak antolatzen dute Gipuzkoa Innova sariaren 2009. urteko irabazlea Tagzania Services izan da.
Gipuzkoa Innova 2009 saria Tagzania Services enpresari

Eneko Astigarraga eta Gari Araolaza

Atzo egin zen sari banaketa Elgoibarko Meka automozio institutuan eta ehun pertsona inguru bertaratu ziren. Noticias de Gipuzkoako gaurko edizioan Eneko Astigarraga eta Gari Araolazari egindako elkarrizketa bat irakur dezakegu, baita atzoko sari banaketaren kronika ere.

Tagzania Services CodeSyntax-ek sortutako spin-off bat da interneteko geolokalizazioan eta mapetan aditua. Urte haseran Gipuzkoako 2008ko enpresa izateko hautagaia izan zen.

Iruzkina gehitu
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: