PloneGov Europako eGovernment sarien finalean
PloneGov nazioarteko e-administrazio ekimena da, software librea erabiliz eta software libreko ekimenekin lotuz, administrazio guztientzat baliagarriak izan daitezkeen oinarrizko garapenak egin eta udal administraziorako software libreko oinarrizko plataforma bat lantzea duelarik helburu gisa. Urte hauetako lanari esker hainbat sari jaso ditu PloneGov ekimenak.
CodeSyntax-ek PloneGov ekimenean parte hartzen du bere UdalPlone soluzioarekin. Gure inguruko hainbat udaletxeren webgunea garatu dugu UdalPlone erreminta erabiliz, horra adibide modura Amorebieta-Etxano, Zumaia, Ondarroa, Elgeta edota Mutrikuko udalenak.
European eGovernment Awards-eko sari banaketa azaroaren 19an egingo da Suediako Malmö hirian.


