Eduki berria gehitu dugu Mendiak.eus eta Mendiak APP proiektuetara

2022/09/22

APPean garapen teknikoak egiten ari garen bitartean, eduki berria ere gehitu dugu gure datu-basera: mendi berriak, informazio praktiko eguneratua eta 100 Track gehiago.

+

Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus eta Mendiak APPen, besteak beste, Mapa layer berriak gehitu ditugu APPean

2021/05/25

Zenbait berrikuntza egin ditugu Mendiak proiektuan (bai Mendiak APPean zein Mendiak.eus webgunean). Horien artean nabarmentzekoa da mapa geruzetan egin dugun berrikuntza, sistema aldatuz eta 6 geruza berri gehituz.

+

Mendiak APP berritua eta Euskal Herriko mendilerroak Mendiak.eus webgunean

2020/06/22

Amaitu zaizkigu larrialdi-egoera eta etxealdiak. Ireki dizkigute ateak eta mugak. Ez dugu, beraz, oztoporik Mendiak APPa instalatu, Euskal Herrian barrena bidaiatu eta gure mendi eta bailarak ezagutzeko. Azken hilabeteotan Mendiak APPean egindako berrkuntzen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.

+

Euskal txiolarien datu eta grafiko berriak Umap webgunean: urtez urteko laburpen-datuak eta taulak, hizkuntza-erabilera eta txio-kopurua #umap

2020/04/29

Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen ari gara 2010etik Umap.eus tresna eta webgunearen bitartez. Azken asteotan egindako zenbait eguneraketaren ostean, hemendik aurrera euskal twitterlarien datu gehiago azaleratuko ditugu bakoitzaren profilean. Besteak beste, urterik urte argitaratutako txio kopuruak eta hizkuntza-erabilera.

+

CodeSyntaxek 20 urte bete ditu

2020/03/27

20 urte bete ditu gaur CodeSyntaxek eta Jitsin ospatu dugu lankide guztiok. Zorionak guri, eskerrik asko zuei eta osasuna guztiontzat!

+

Berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus webgunean eta Mendiak APP mugikorreko aplikazioan

2020/02/29

Euskal Herriko mendien inguruko aplikazioa da Mendiak APPa (eta bere webgunea, Mendiak.eus). 2016an sortua, harrezkero eguneraketak eta hobekuntzak egiten jarraitu dugu. Azken hilabeteotan egindakoen berri eman nahi dizuegu. Besteak beste, mapak eguneratu eta hobetu ditugu, fitxetako informazio praktikoa zabaldu dugu eta igoera-bistak zein partekatze aukerak handitu ditugu.

+

Ikasblogak, irakasle eta ikasleentzat blogak sortzeko plataforma berria, Blogak.eus blog-komunitatean

2020/01/31

Duela 15 urte inguru argitaratu genuen Blogak.eus plataforma edo blog-komunitatea. Erabiltzaileei aukera ematen die euren blogak sortzeko, modu errazean, euskaraz eta doan. Orain, adar berria gehitu diogu plataformari: Ikasblogak. Ikasle eta irakasleentzat pentsatutako blog-komunitatea, non irakasle bakoitzak bere gelako blog-komunitatea sortu ahalko duen.

+

"Mendiak" aplikazioaren inguruan berriketan "Ganbara Gizarte Irratian"

2019/10/30

Emaus Fundazioak kudeatzen duen Irratian izan gara aste honetan Mendiak aplikazioaren inguruan berbetan.

+