IKT mintegia Bilbon, laburpena

2014/12/22

Joan zen astean, abenduaren 17an, IKT Mintegia izeneko jardunaldia izan zen Bilbon, Eusko Jaurlaritzako HPSek antolatuta Languneren laguntzarekin. Han jasotakoaren laburpen bat ekarri dugu hona. 20 hitzaldi eta aurkezpen izan ziren; ez ditugu denak zabal iruzkinduko, baina bego laburpen bat, behintzat.

+

Twitterrek bere goia jo ote duen

2014/12/01

Erabiltzaile kopuruak goraka jarraitzen du, baina erabilera-datuak ez dira hain onak; Twitter merkatua galtzen ari dela iradokitzen dute zenbait datu eta azterketak. Gainbeheraren hasiera? Edo uneko txakalaldia?

+

Euskal literaturari buruzko galdera-erantzun jokoa, Tribualen

2014/10/13

Duela hilabete batzuk jarri genuen martxan Codesyntaxen gure lehenengo aplikazioa: Tribual, galdera-erantzun jokoa. Azken asteotan berrikuntzak gehitu dizkiogu jokoari, eta horien artean "Euskal literatura" izeneko tribua sortu dugu. Susa argitaletxearen eta Armiarma proiektuaren laguntzari esker, euskal hizkuntza eta literatura zaleentzat 10.000 galdera prestatu ditugu. Gure eskerrik beroena Armiarma proiektuari Zubitegiko datuak erabiltzeko baimena eman digulako.

+

Euskararen erabilerak behera egin du Twitterren

2013/08/08

Oraindik goiz samar da ondorio nabarmenik ateratzeko, baina Twitterreko euskarazko jarduna jarraitzen ari garenetik Umap-en, euskarazko mezuen proportzioak behera egin du etengabe hilero-hilero: %51 zen martxoan, %42 abuztu hasieran.

+

Twitterreko kontuen %75 hilda dago

2013/05/09

Twitterrek emandako datuen arabera, dagoeneko 500 milioi kontu baino gehiago dauzka txoritxoaren sareak. Baina egia ote? Horietako zenbat daude benetan bizirik? Estatistika guztien arabera, erdia baino dexente gutxiago.

+

Umap berpiztu da, euskaldunon Twitterreko joerekin eta rankingarekin

2013/02/27

Atzo bertan ireki genuen Umap.eu webgune berritua. Duela bi urte hasitako esperientzian oinarrituta, baina azpiegitura tekniko sendoagoarekin. Alderdi publikoan ere berrikuntzak ditu (joerak, rankinga, fitxak). Martxan da berriro, beraz, Umap: Twitterreko euskarazko jarduna automatikoki filtratzen duen erreminta.

+

Arkeologia digitala - Youtube 2005

2010/10/20

Gaur goizean, nire mezuen artean bilaketa bat egiten ari nintzela, orain dela urte batzuetako mezu bat aurkitu dut. Grazia egin dit. Zer den perspektiba. Eta zer diren 5 urte sarean.

+

Mintzola.com webgunea aurkeztu da

2010/07/20

Mintzola Fundazioak bere webgune berria aurkeztu zuen atzo Villabonako egoitzan, prentsa-aurrekoan. Mintzolaren helburua da ahozkotasunaren inguruko bilketak eta azterketak egin eta guztia herritarren esku jartzea. Premia horiei erantzuteko asmoz sortu dugu Codesyntaxen Mintzola.com webgunea.

+