Euskaldunen interesak Interneten: Zeitgeist azterketa, Umap 2014

2015/01/30
CodeSyntax-ek garatutako produktua da Umap, Twitter sareko euskarazko jarduna analizatzen duen tresna. Bertatik ateratzen dugun datuetako batzuk, euskaldunen sareko interesei buruzkoak dira. Adibidez: Zeintzuk dira interes handiena eta txio-truke biziena sorrarazi duten gaiak? Zeintzuk gure Trending Topic eta joerak? Horra, adibide gisa, 2014. urteko traol nagusienen analisia.

Zeitgeist terminoa kulturarekin eta filosofiarekin lotu izan da historikoki, baina azken urteotan Googlek erabili du, urtearen laburpen gisara ateratzen dituen txostenetan. Hortxe dituzue, esate baterako, 2011ko, 2012ko edo 2013ko Zeitgeistak. 2014koa ere berriki aurkeztu du (orain Trends izenarekin).

Umapen ere antzeko zerbait egin dugu. Zeintzuk dira 2014an zehar euskaldunok Twitterren gehien erabili ditugun traolak? Hara ba!

Gaika aztertzen baditugu, politika izan da jaun eta jabe. Atxiloketek sortutako erantzunak, presoen eskubideak, herri harresiak... horrelakoak izan dira traoletan nagusitu direnak, alde nabarmenarekin. Esate baterako, zerrendaren goiko aldean ditugu #28akereLIBRE, #Libre, #JoneLibre, #TantazTanta, #niBanoa eta beste makina bat.

Guztira, milaka traol partekatu ditugu euskaldunok 2014an zehar. Hona hemen aurreneko 10en zerrenda.

  1. 28akereLIBRE
  2. GureEskuDago   
  3. LIBRE    
  4. mikroipuina   
  5. athlive    
  6. JoneLibre  
  7. BasquesDecide 
  8. konponbidea   
  9. TantazTanta    
  10. 40akLibre 

100 arteko zerrenda osoa aztertzeko, ikus Sustatun argitaratu duguna.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Asier Sarasua

Biologoa. Filologoa. 21. mendeko Da Vinci bat